08 de juny de 1957,
Pertsonen izenak gaztelaniaz erregistratzera behartu zituzten herritarrak Hego Euskal Herrian. Erregistro Zibilaren Legeak gaztelania ez ziren hizkuntzetako izenak desagertzeko arriskuan jarri zituen. 1958an argitaratu zen lege hau aplikatzeko araudian, “izen erregionalak” baimentzen baziren ere, gaztelaniazko itzulpena izatekotan hura erabiltzera derrigortzen zuen. 1977ko urtarrilaren 4ko legeak artikulu hori erreformatu zuen arte ezin zen legez euskarazko izenik jarri. Era berean, aurrez inskribatutako izena doan euskaratzeko aukera eman zuen lege erreformak.
Font:
Iturria: Koldo Izagirre, Euskararen Historia txikia Donostian (1800-1998) (Susa)