Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Mikel Zabalzaren hilketagatik greba orokor masiboa eta istilu gogorrak izan ziren Hego Euskal Herrian

Fa
40
anys

18 de desembre de 1985,

Mikel Zabalzaren hilketagatik greba orokor masiboa eta istilu gogorrak izan ziren Hego Euskal Herrian. Protestei errepresio gogorrarekin erantzun zion Espainiako Poliziak. Asko izan ziren Poliziaren kargetan zauritutako manifestariak, eta atxilotuak ere dozenaka izan ziren. Tentsio handiko asteen ostean, hiru egun lehenago, abenduaren 15ean, aurkitu zuten Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunera. Atxiloketan ihes egin zuela zioen gezurra zabaldu zuten, baina Intxaurrondoko kuartelean hil arte torturatu zuten, autopsiak frogatu zuenez.

Font:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, VII. Liburukia, 1985-1988. La ofensiva institucional (Txalaparta).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic

Fa
195
anys
1830-12-17