Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Melilla konkistatu zuen militar espainiarraren estatuaren beso lapurtua Rabatera eraman zuten

Fa
13
anys

11 de desembre de 2012,

Melilla konkistatu zuen militar espainiarraren estatuaren beso lapurtua Rabatera eraman zuten. Monumentua sinbolo kolonialtzat hartuta, Pedro de Estopiñán konkistatzailearen besoa lapurtu zuten Melillan aste batzuk lehenago. Ceuta eta Melillako Askapen Batzordeak hartu zuen bere gain ekintza. Rabat hirian, Marokoko Kultura ministroari eman zioten dohaintzan Estopiñánen beso armatua, museo batean paratu zezaten. Estopiñanen aginduetara 1497an konkistatu zuten Melilla espainiarrek eta ordutik Espainiako Estatuaren parte da Afrikako hiria. 2013ko uztailean, borondate oneko keinu gisa, besoa itzultzeko asmoa azaldu zuen Askapen Batzordeak.

Font:

Europa Press, El Comité de Liberación de Ceuta y Melilla devolverá el brazo de Estopiñán por la visita de Don Juan Carlos a Marruecos (Europa Press, 2013ko uztailak 8).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic

Fa
195
anys
1830-12-17