21 de febrer de 1965,
Malcolm X hil zuten New Yorken, beltzen eskubideen aldeko borrokalari erradikala. Bilera batean hizlari moduan ari zela tirokatu zuten. Malcolm Little jaiotzez, esklabotza aurreko bere arbaso afrikarren abizen ezezaguna irudikatzeko ipini zuen X deitura. Hil zuten arren, Malcolm X-k pertsona beltzen askapenaren aldeko borrokan eragin handia izaten jarraitzen du, eta ahoan bilorik gabe mintzo zen lider ausart eta zorrotz gisa, zapalkuntzaren aurkako erresistentziaren eta desafioaren ikur iraunkorra da. Oso zorrotza zen, beste gauza askoren artean, botere mediatikoarekin. Oso ezaguna da ondorengo bere esaldia: “Komunikabideekiko ez bazabiltza zuhur, zapaltzailea maitaraziko dizute eta zapaldua gorrotarazi”.
Font:
Iturria: Alex Haley, Malcolm X. Una autobiografía contada por Alex Haley (Capitán Swing).