Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Madrilgo Auzitegiak Joxe Arregiren hilketagatik auzipetutako Antonio Gil Rubiales eta Julián Marín Ríos poliziak bigarrenez absolbitu zituen

Fa
40
anys

23 de setembre de 1985,

Madrilgo Auzitegiak Joxe Arregiren hilketagatik auzipetutako Antonio Gil Rubiales eta Julián Marín Ríos poliziak bigarrenez absolbitu zituen. Komisaldegian torturatuta hil zuten Arregiren hilketagatik prozesatutako bakarrak izan ziren. Marín zen Arregi atxilotu eta galdekatu zuten polizien burua, eta epaiketan esan zuen Arregik beren burua lesionatu zuela eta tortura salaketak faltsuak zirela. Gil Rubialesek Mikel Zabaltzaren hilketaren aurkako protestetan manifestariak kateekin eraso zituen Iruñean. 1989an, Espainiako Auzitegi Gorenak biak zigortu zituen, azkenean: hilabete gutxi batzuetako kartzela zigorra eta urte gutxi batzuetako soldata eta lanik gabeko zigorra.

Font:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990 (Maiatz).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic