29 de setembre de 1975,
Lehen greba eguna egin zuten Hego Euskal Herrian, bi egun lehenagoko fusilaketen aurka. Gipuzkoan jarraipen handia izan zuen, eta hiri industrial nagusiak paralizatu zituzten. Bizkaian portuak, Bilbo inguruetako eta Ezkerraldeko lantegi handiak gelditu egin zituzten. Nafarroan asanbladak egin zituzten eta %50 inguruko jarraipena izan zuen. Herri gehienetan egin zituzten manifestazioak, eta Poliziak gogor erantzun zuen. Hendaian manifestariek muga blokeatu zuten, eta Espainiako Estatuko ibilgailuei igarotzea eragotzi zieten.
Nazioartean, presio diplomatikoa handia izan zen, eta Mexikoko presidenteak NBEko Segurtasun Batzordeari eskatu zion Espainiarekin harremanak eteteko. Espainiak, era berean, hiritarrei gomendatu zien Europara ez bidaiatzeko.
Font:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).