Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Lehen aldiz Gipuzkoan guardia zibil baten aurkako epaiketa, pertsona bat hiltzea egotzita

Fa
40
anys

16 de maig de 1985,

Lehen aldiz Gipuzkoan guardia zibil baten aurkako epaiketa, pertsona bat hiltzea egotzita. 1982ko urriaren 16an Marcelo Garciandia tolosarra hiltzeagatik Donostiako Auzitegiak Manuel Guerrero guardia zibila epaitu zuen.

Tentsio handiko epaiketa izan zen, kalez jantzitako poliziek bete baitzuten aretoa, eta defentsa txalotuz eta akusazioa eta fiskaltzaren aurka txistu eginez kalapita eragin zuten. Juan Mari Bandres akusazio partikularraren abokatuari “hiltzaileak defendatzen” zituela oihukatu zioten, besteren artean.

Sei urteko espetxealdira zigortu zuten, baina lau urtera indultua eman zioten. Guerrerok Garciandia hil zuenean, gerra zikinaren lehen belaunaldia amaitua zen, eta GAL abiatzekotan zegoen.

Font:

Lander Iruin, Marcelo Garciandía, otra víctima olvidada (Zorrotz, 2021eko azaroak 23).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic