07 de agost de 2000,
Lau etakide hil ziren Bilboko Bolueta auzoan, manipulatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda. Patxi Rementeria, Ekain Ruiz, Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitia ziren, azken hirurak 23 urtetik beherakoak. ETAk inoiz jasandako ezbehar handiena izan zen. Abuztuaren 12an milaka pertsonak omenaldia egin zieten ezker abertzaleak deituta.
Biharamunean José Mari Korta hil zuen ETAk, zerga iraultzailea ordaintzeari uko egitea egotzita. Adegiko lehendakaria zen Korta, eta EAJren gertukoa.
Font:
Iturria: Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Hirugarren liburukia, 1991-2011 (Maiatz).