25 de març de 1972,
Kixki, Mixki eta Kaxkamelonek lehen emanaldia egin zuten Donostiako Kresala elkartean. Xabier Otaegi, Jose Ignazio Ansorena eta Andoni Ezeiza ziren pailazo horien atzean zeuden pertsonak, eta frankismo betean haurrentzako euskarazko entretenimendua eskaintzea zen euren xedea. Garai haietan antolatzen ziren haurrentzako festetan ez zela haurrentzat propio ikuskizunik egiten iritzita, horretan hasi ziren haiek. Hainbat hamarkadatan zehar, milaka haur euskaldun alaitu dituzte aurrez aurre zein ETB1eko saioekin Txirri, Mirri eta Txiribitonen izenean.
Font:
Iturria: Jose Ignazio Ansorena, Mirri eta biok (Alberdania).