02 de agost de 1985,
Juan Mari Otegi errefuxiatua hil zuen GALek Azkarate eta Donibane Garazi arteko errepidean. Lanetik etxera zihoala motor batek aurreratu eta bere autoa metrailatu zuten. Atzetik zihoan auto batek jaso eta Izpuruako ospitalera eraman zuen, eta handik Baionara eraman zuten helikopteroz, baina alferrik izan zen. 43 urte zituen.
Itsasondon sortua, eta 1960ko hamarkadan euskararen aldeko mugimenduetan hasitakoa. 1973an sartu zen ETAn frankismoaren aurka, eta 1976an errefuxiatu zen Ipar Euskal Herrira . Han ikastolen alde gogor aritu zen lanean, hil zuten arte. Itsasondon seme kuttun izendatu zuten.
Font:
Iturria: Berria: GAL 30 urte multimedia kanala.