17 de març de 1995,
Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren gorpuak identifikatu zituen Francisco Etxeberria forentseak. 1985eko urtarrilean Alacanteko Busot herrian aurkitu zituzten gorpuak, baina egoera kaskarrak autopsia oztopatu zuen. Biktimen senideak Etxeberriarekin jarri ziren harremanetan Alacanteko kanposantuan zeuden hilotzak euren semeenak izan zitezkeelakoan, eta hala ziren, ADN frogek erakutsi zutenez. 1983ko urrian bahitu zituen GALek Baionan, eta Donostian torturatu ostean Alacantera eraman zituzten, han erail eta kare bizitan ehorzteko. Ondoren egingo ziren gorpuen harreran eta hiletan istiluak eragin zituen Ertzaintzak.
Font:
Iturria: Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza, Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri. Tolosa, 1960-2010 (Eusko Jaurlaritza).