16 de octubre de 1980,
Jose Luis Sancha hil zuen Barakaldoko taberna batean. Espainiako Poliziak. Kalez jantzitako polizia batzuk Los Arcos izeneko tabernan sartu eta bezeroak jazartzen hasi ziren. Halako batean, agenteetako batek 17 urteko Sancha tirokatu zuen. Poliziak tabernaren jabea eta sei bezero atxilotu zituen. Gobernu Zibilaren bertsioak biktima egiten zuen jazotakoaren erantzule eta agente baten gainera jauzi egin zuela esan zuten. Lekukoek halakorik gertatu izana ukatu zuten eta Sancha ez zela liskarraren parte adierazi zuten. Ez zen inolako ikerketa ez erantzukizun zuriketarik abiatu.
Font:
Iturria: Iñaki Egaña, Gatillo fácil: bares, discotecas...
(Naiz, 2018ko apirilak 21).