29 de març de 1975,
José Díaz Linares polizia torturatzailea hil zuen ETA pm-k Donostian. Brigada Politiko-Sozialeko inspektore-ordea zen eta etxetik lanera zihoala tirokatu zuten metrailetaz. Erakundeak plazaratutako komunikatuan, Díaz torturatzaile ezaguna zela adierazi zuen, hainbat atxilotuk identifikatua eta “El Gallego” ezizenarekin ezaguna. Era berean, komunikatuan borroka armatuarekin jarraitzeko erabaki irmoa berretsi zuen. ETAk lehen urteetan, frankismo betean, polizia torturatzaile eta eskuin muturreko pertsonen aurka egin zituen batez ere atentatuak eta babes sozial handia izan zuen.
Font:
Iturria: El GAL dio muerte a nuestro Consejero y delegado en Iparralde Xabier Galdeano (Egin, 1985eko martxoak 31).