19 de setembre de 1975,
Jon Paredes Manot Txiki heriotzara zigortu zuten gerra kontseiluan. Ovidio Díaz poliziaren hilketa egozten zioten, baina ez zen egon hura identifikatu zuen atentatuaren lekukorik. Biharamunean hamaika ziren heriotzara kondenatuak. Zigortuen bizia salbatzeko mobilizazio handiak egin ziren Euskal Herrian ez ezik Europa osoan, eta Jean-Paul Sartre intelektual frantsesa zein Pablo VI.a Aita Santua batu ziren eskaeretara. Irailaren 27an hil zituzten Txiki, Angel Otaegi eta FRAPeko José Humberto Baena, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez Bravo.
Font:
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).