09 de abril de 1986,
Istilu handiak izan ziren Bilboko San Mames futbol zelaian. Athleticek galdu egin zuen Bartzelonaren aurka Espainiako Kopako finalaurrekoa, epailearen huts nabarmenez jositako partiduan. Zaleak sututa zeuden, eta partidaren amaieran zelaira egin zuten jauzi. Dozenaka polizia sartu ziren orduan, eta zaleek objektuak jaurtiz hartu zituzten, eta zenbait minutuz jendea izutzen saiatu ostean, babes bila alde egin behar izan zuten. Zaleetako batek, Athleticen bandera eskuan eta Polizia atzetik zuela, horiei iskin eginez zelaia gurutzatu zuen korrika eta harmailetan babestu zen, harmailen zoramenerako. Ikusi bideoa QR kodearekin.
Font:
Joseba Vivanco, García de Loza, la policía... y el héroe de San Mamés (Gara, 2016ko apirilak 9).