Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Iparretarrak-ek lehen "gau urdina” antolatu zuen, hainbat atentaturekin

Fa
43
anys

26 de març de 1981,

Iparretarrak-ek lehen “gau urdina” antolatu zuen, hainbat atentaturekin. Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruizen heriotzen urteurrenean, kalte material handiak eragin zituzten. Atentatuak, ohi bezala, higiezinen espekulazio eta desertizazio kultural eta ekonomikoaren ikurren aurkakoak ziren: Baionan hezkuntza ikuskaritza bulegoari eta Merkataritza Ganberako patronalaren bulegoari egin zioten eraso, Aiziritzen opor zentro bati eta Ziburun kirol kaiari. Biharamunean, eraikuntza sustatzaile baten bulegoen atarian zartatu gabeko beste bi leherkari aurkitu zituzten. Urtebeteko etenaren ondoren, fase aktiboago eta erradikalago batean sartu zen Ipar Euskal Herriko erakunde armatua.

Font:

Iturria: Eneko Bidegain, Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia (Gatuzain).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic

Fa
20
anys