Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hiru eguneko kaosa hasi zen New Yorken, gudarako erreklutamenduaren aurkako matxinadan

Fa
161
anys

13 de juliol de 1863,

Hiru eguneko kaosa hasi zen New Yorken, gudarako erreklutamenduaren aurkako matxinadan. Gerra Zibilaren garaia zen eta AEBetako Gobernuak gerra finantzatzeko eta soldadu gehiago behar zituelako derrigorrezko erreklutamendua inposatu zuen. Gobernuak, baina, aberatsei aukera eman zien diru kopuru bat ordainduta erreklutamendutik salbuesteko. Batez ere langile irlandarrek Draft Riots gisa ezagun egin diren matxinadak gidatu zituzten hiru egunez. Aberatsei, errekrutamendu bulegoei eta eraikin publikoei eraso egin zieten, eta Poliziarekin istiluak izan zituzten. Matxinadak kutsu arrazista nabarmena ere izan zuen. Afrikar amerikar komunitatearen aurka ere egin zuten, lana kenduko zietelakoan. 200 umezurtz beltz bizi ziren umezurztegi bat erre zuten, besteren artean. Armadak errepresio gogorra erabili zuen eta dozenaka pertsona hil eta ehunka zauritu zituen.

Font:

Iturria: Draft Riots - Wikipedia.

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic

Fa
70
anys