04 de maig de 1886,
Haymarketeko sarraskia Chicagon. Hiru egun lehenago, zortzi orduko lanaldiaren aldeko greba abiatu zuten AEBetako 200.000 langilek, eta Chicagon protesta handiak ziren. Maiatzaren 3an Poliziak tiro egin zien eskirolei kargu hartzen ari ziren grebalariei eta lau langile hil zituzten. Hurrengo egunean, horien omenez ekitaldia egin zen Haymarket plazan, 20.000 pertsonarekin. Amaitutakoan, Poliziak han jarraitzen zuten langileen aurka kargatu zuen, norbaitek lehergailu bat jaurti zien eta agente bat hil zuen. Poliziak tiroka erantzun zuen: ehunka zauritu eta zazpi langile hil zituen. Gertaerengatik, Chicagoko zortzi lider sindikal berme juridikorik gabe epaitu zituzten, eta haietarik lau urkatu 1887ko azaroan. Bosgarren batek bere buruaz beste egin zuen exekutatu aurretik. Nazioartean elkartasun uholdea piztu zuen, eta Maiatzaren Lehena Haymarketeko martiri horien oroimenez ospatzen da.
Font:
Howard Zinn, Otra historia de los Estados Unidos (Hiru).