06 de desembre de 1849,
Harriet Tubman esklaboak ihes egin zuen bere jabeengandik AEBetan. Gerora ezagun egin zen Lurrazpiko Trena deituriko sarearen bitartez esklaboak askatzen aritu zelako. Bere bizitza arriskuan jarri zuen hemeretzi bidaiatan ehunka esklabori ihes egiten laguntzeko. Esklabista zurien plantazio eta etxaldeetan sartzera iritsi zen zuri eta beltzez osatutako armadaren buru, eta espedizio haietako batean, adibidez, 750 pertsona askatu zituen esklabotzatik. AEBetako gerra zibilean espioitza lanetan ere aritu zen, eta ondoren beltzen eskubide zibilen alde edota emakumeen boto eskubidearen alde borrokan jarraitu zuen.
Font:
Iturria: Kristen T. Oertel, Harriet Tubman. Slavery, The Civil War, and Civil Rights in Ninetenth-Century America (Routledge).