Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hala Bedi irratiak lehen emisioa egin zuen Gasteizko txosnagunetik

Fa
41
anys

06 de agost de 1983,

Hala Bedi irratiak lehen emisioa egin zuen Gasteizko txosnagunetik. 1980ko hamarkadan mugimendu alternatibo oparoa loratu zen Gasteizen, eta herri mugimenduetako eragile ugariren ekimenez eratu zen irratia, ahotsik gabeko kolektibo zein norbanakoei ahotsa emateko. Abuztuaren 4an ziren lehen aldiz emititzekoak, Zeledonen jaitsieran, baina plazan ziren esatariak atxilotu egin zituzten. Bi egun geroago emititu zuten, eta azpiegitura eta edukiak finkatu arte etenaldia egin zuten ondoren. Hasieratik pairatu zuten poliziaren jazarpena, baita hainbat itxiera ere. Halere, ezin izan dituzte isilarazi.

Font:

Iturria: Iker Saenz de Argandoña, Hala Bedi Irratia. 30 urte kolpez kolpe (Bonberenea Ekintzak).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic