15 de maig de 1950,
Greba orokorra hasi zuten Nairobin, garai hartan britainiarren kolonia zen Kenyan. Sindikatuek hurrengo egunerako deitu nahi zuten, baina milaka langilek egun hartan jada lan egiteari utzi zioten atxilotu berri zituzten bi lider sindikalen askatasuna eskatzeko. Lan baldintzak hobetzeko eskatu zuten hasieran, eta ondoren, “Ekialdeko Afrikako lurralde guztietako langileen askatasuna” aldarrikatu zuten. Britainia Handiko agintariek greba legez kanpokotzat jo zuten eta poliziak gogor egin zuen, gas negar eragilea erabiliz, besteren artean, langileen bilera masiboen aurka. Nairobi hiriburuan hasi arren, landa eremura ere hedatu zen borrokaldia eta kalkulatzen da 100.000 langilek egin zutela bat grebarekin. Azkenean, britainiarrek lortu zuten lan baldintza batzuk hobetuta, auzi nazionala bazterrean geratzea.
Font:
Iturria: David Hayde, The Nairobi General Strike (1950): From protest to insurgency (Azania: Archaeological Research in Africa, 2001).