21 de abril de 1989,
Game Boy kontsola merkaturatu zuen Nintendok Japonian. Jokoak kartutxo bidez kargatzen zituen bideo-kontsola eramangarria zen, eta sekulako arrakasta izan zuen. Europara hurrengo urteko irailean iritsi zen. Garaiko lehiakideen aldean teknikoki eskasagoa bazen ere, bere prezio baxuagoak eta bateriaren iraunkortasun handiagoak salmenta handiak ekarri zizkion. Fenomeno kultural bat izan zen.
Font:
Iturria: Steven L. Kent, The Ultimate History of Video Games. From Pong to Pokémon and Beyond - The Story Behind the Craze That Touched Our Lives and Changed the World (Three Rivers Press).