Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

GALeko mertzenario Cherid hil zen Miarritzen, prestatzen ari zen lehergailua lehertuta

Fa
41
anys

19 de març de 1984,

GALeko mertzenario Cherid hil zen Miarritzen, prestatzen ari zen lehergailua lehertuta. Euskal errefuxiatuak bildu ohi ziren taberna baten atarian bonba-autoa prestatzen ari zen. Afrika iparraldeko kolonia frantsesetan jaioa, Aljerian eskuin muturreko OAS talde paramilitarrarekin borrokatu zuen FLNren aurka. Euskal Herrian, 1976ko Jurramendiko gertaeretan inplikatua egon zen, baita GAL aurreko estatu terrorismoaren erakunde ugaritan ere. Argala, Enrike Gomez Alvarez Korta eta Joxe Martin Sagardiaren hilketetan ere bere izena aipatzen zen, baita Txomin Iturberen aurkako atentatuan ere.

Font:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin.
1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990
(Maiatz).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic