20 de juliol de 1925,
Frantz Fanon jaio zen Martinica kolonian, munduko zapalduen aldeko intelektuala. Frantziar metropolian psikiatria ikasketak egitean hasi zitzaizkion kulturak psikopatologian duen eraginaren inguruko kezkak. Larru beltza, mozorro zuria liburuan kolonizatuak kolonizatzailearen baloreak zergatik hartzen dituen eta horrek zein eragin duen azaldu zuen. Aljeriara lanera joanik, independentzia gerrak harrapatu zuen bertan, eta FLN Askapen Nazionalerako Frontera batu zen. 1961ean hil ondoren argitaratutako Lurraren kondenatuak lanean Afrikako herrien kolonizazio prozesuen irakurketa politiko zein psikiatrikoa egin zuen, baita bortizkeriaren erabileraren justifikazioa ere, deskolonizazioa lortzeko bide bakar gisa. Bere idatziek eragina izan zuten Europako talde armatu ugaritan, Alemaniako RAFetik eta ETAraino.
Font:
Iturria: Viola Carofalo, Frantz Fanon. De la liberación de los pueblos a la liberación del ser humano (Bonalletra Alcompas).