20 de novembre de 1975,
Francisco Franco diktadorea hil zela jakinarazi zuten. Festa eta ospakizun egun handia izan zen jende askorentzat Espainiako Estatuan, eta zer esanik ez, Euskal Herrian. Bi egunera, Borboiko Juan Carlos printzeak Frankismoaren funtsezko printzipioei zin egin zien, Oinordetza Legeari jarraiki; estatu buru kargua hartu eta Juan Carlos I.a erregea bihurtu zen.
Errepublikaren aurka estatu kolpea eman eta 1936ko Gerra irabazi ostean, erregimen autoritarioa ezarri zuen Francok eta errepresio gogorra abiatu zuen mugimendu errepublikano eta abertzalearen aurka. 50.000 pertsona exekutatu zituztela kalkulatzen dute historialariek, eta euskal nazioaren aurkako erabateko zapalkuntza kulturala ezarri zuen diktadoreak Hego Euskal Herrian, euskara bizitza publikotik desagerrarazi asmoz.
Font: