15 de gener de 1929,
Euzkerea aldizkariaren lehen alea argitaratu zuten Bilbon. Euskaltzaindiak euskara arautzeko zituen irizpideen aurka sortu zuen Euzkeltzale Bazkunak, hizkuntza arautzeko autoritate bakarra Sabino Arana zela iritzita. Euskaltzaindiaren buletina Euskera zen; Euzkerea izena, beraz, ez zioten ausaz jarri.
Argitalpena elebiduna zen, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 1936ko martxora bitartean 38 ale argitaratu zituzten. Euskal pizkundearen mugimenduaren barnean kokatu zen.
Font:
Karmele Artetxe, Hizkuntza aferak goi mailako aldizkarietan: Euskera, Euzko-Gogoa, Egan eta Jakin (1921-1960) (Jakin, 2012ko uztaila-abuztua).