19 de abril de 1995,
ETAk Jose María Aznarren aurkako atentatua egin zuen, PPko presidentea eta Espainiako oposizioko burua. Bere auto blindatuan lehergailua jarri zuen, baina frekuentzia inhibitzailea zuela-eta kableak erabili behar izan zituzten, eta leherketa ez zen etakideek nahi zuten unean aktibatu. Aznar eta gidaria onik atera ziren, baina eztandaren ondorioz alboko etxebizitza batean zen Margarita González Mansilla zibila hil zen. Aznar 1996an Espainiako presidente izendatuko zuten EAJren babesarekin, eta bera presidente zela ehunka euskaldun torturatu eta Egin eta Egunkaria itxi zituzten, besteren artean.
Font:
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Hirugarren liburukia, 1991-2011 (Maiatz).