Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Errepublikarrentzat armak lortzeko ezinbestekoa zen muga itxi zuen Frantziako Estatuak

Fa
89
anys

08 de agost de 1936,

Errepublikarrentzat armak lortzeko ezinbestekoa zen muga itxi zuen Frantziako Estatuak. Parisen agintean zegoen Fronte Popularraren erabakia kolpe gogorra izan zen, besteren artean, Bartzelonatik heldutako armaz beteriko tren bat Hendaian geldiarazia nola zegoen ikusten zutelako armaz eskas zebiltzan abertzale eta errepublikarrek, frankistak Irunera hurbiltzen ari ziren bitartean. Irun frankisten eskuetan erori eta gutxira, frantziarrek trena pasatzen utzi zuten eta frankistek eskuratu zituzten guztiak.

Beste herrialdeetatik faxismoaren aurka borrokatzera joandako boluntarioek Pirinioetatik gurutzatu behar izan zuten muga. Era berean, frankistengandik ihesi zihoazenek ere zailtasun handiak izan zituzten muga gurutzatzeko.

Font:

Francisco Letamendia, Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA (Ruedo Ibérico).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic