Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Dozena bat antimilitaristak kontzientzia-eragozleentzako gizarte-zerbitzu alternatiboa eratu zuten Zuberoan, Frantziako Gobernua desobedituta

Fa
52
anys

01 de octubre de 1972,

Dozena bat antimilitaristak kontzientzia-eragozleentzako gizarte-zerbitzu alternatiboa eratu zuten Zuberoan, Frantziako Gobernua desobedituta. Kontzientzia-eragozleak Office National des Forêts zeritzon erakundean urtebetez lan egitera behartzen zituen Brégançon dekretua betetzeari uko egin zioten. Gehien behar zuten familiekin baserriko lanetan aritu ziren, landa eremua husten ari zen garaian. Kontzientzia-eragozle haiei harrera egiten Johañe Pitrauren Borthüetako Laborantzaren Aldeko Elkartea egon zen, eta 1980 arte 50 boluntario jaso zituzten. Baserritarrek kartzela zigorrak eta 10.000 frankoko isunak jasotzeko arriskua hartu zuten arren, asko eskertu zuten bisitari berrien laguntza.

Font:

Iturria: Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (MR Arangiz Fundazioa).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic

Fa
50
anys