Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Dolores Ibarruri Pasionaria hil zen, lider komunista bizkaitarra

Fa
36
anys

12 de novembre de 1989,

Dolores Ibarruri Pasionaria hil zen, lider komunista bizkaitarra. Alderdi politiko baten buruzagitza hartzen lehen emakumea izan zen Espainiako Estatuan. 1895ean jaio zen Gallartako meatzari familia karlista batean, eta sozialista batekin ezkondu eta gero hasi zen erlijioa alboratu eta marxismoan sakontzen. Errusiako Iraultza garaian hasi zen politikan parte hartzen, eta Pasionaria izengoitiarekin sinatutako artikuluak argitaratu zituen langile mugimenduaren aldizkarietan. Espainiako Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen, eta berehala nabarmendu zen. Hizlari aparta zen, eta 1936eko Gerra piztu berritan bere “ez dira pasako!” leloak muga guztiak gainditu zituen. Atzerrian ere bere izena sona handikoa zen mugimendu antifaxistan. 1936ko Gerra galdu ostean Sobietar Batasunera erbesteratu zen, 1977ra arte.

Font:

Alberto Barandiaran, Pasionaria (Elkarlanean Biografiak).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic

Fa
3180
anys