10 de març de 2005,
Bruno Manser ekintzaile ekologista suitzarra hiltzat jo zuten. Artzaina ogibidez, 1984an Borneoko oihanetan barneratu zen Penan tribuko nomadekin. Bertan, munduko ekosistemarik zaharrenetako baten suntsiketaren lekuko izan zen eta deforestazio tropikala salatzeko munduko kanpainan buru belarri sartu zen, baita jatorrizko Penan herriaren defentsan ere. Hala, Penan herriaren aurka, zuraren industriaren interesak defendatzen dituen Malasiako Gobernuaren etsai bilakatu zen. 2000. urtean galdu zen bere arrastoa Malasiako oihanean.
Font:
Iturria: Ruedi Suter, Rainforest Hero. The Life and Death of Bruno Manser (Schwabe AG, Bergli Books).