Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Bobby Sands preso irlandarrak heriotza eragingo zion gose greba kolektiboa abiatu zuen

Fa
43
anys

01 de març de 1981,

Bobby Sands preso irlandarrak heriotza eragingo zion gose greba kolektiboa abiatu zuen. Belfasteko Maze espetxeko H blokean zegoen, Thatcherren gobernutik preso politiko estatusa kendu zietela eta zenbait urtez luzatzen ari zen borrokaren baitan. Astero preso bat batu zitzaion gose greba mugagabeari. Baraualdian zela, Erresuma Batuko Legebiltzarrerako hautatua izan zen Sinn Feinen izenean. 66. egunean hil zen, eta bere hiletara 100.000 lagun joan ziren azken agurra ematera, tartean Irango enbaxadorea edota beste zenbait agintari europar. Gose greba horretan beste bederatzi preso ere hil ziren eta horregatik Irlandako mugimendu errepublikarraren martiriak dira.

Font:

Iturria: Brian Feeney, Sinn Féin. Un siglo de historia irlandesa (Edhasa).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic

Fa
20
anys