Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Nafarroako gobernadore zibilaren euskararen aurkako zirkularra

Fa
124
anys

02 de setembre de 1901,

Benito Francia Nafarroako gobernadore zibilak euskararen aurkako zirkular bat argitaratu zuen Aldizkari Ofizialean. Bertan, Nafarroako mendialdeko irakasleei zuzentzen zitzaien, hainbat ikasgai euskaraz ematen zituztela eta. Eskola eremuan espainiera ez den hizkuntza oro debekatua zegoela oroitarazteaz gain, espainiar aberriaren interesak hala agintzen zuela adierazi zuen. Irakasleek jaramon egin ezean erantzukizunak eskatzera jotzearekin mehatxatu zuen. Prentsan sortu zituen erreakzioak, oro har, euskararen aldekoak izan ziren, eta espainiar botere zentralak Nafarroaren burujabetza zapaltzen zuela salatu zuen Estanislao Aranzadi politikari foruzale eta euskaltzaleak.

Font:

Juan Pedro Urabayen Mihura, Nafarroako gobernadore zibilak 1901ean egindako euskararen aurkako zirkularra (Príncipe de Viana, 1993).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic