09 de desembre de 1985,
Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa amaitu zen Buenos Airesen. 1976 eta 1983 artean militarrek egindako giza eskubideen aurkako krimenak epaitu zituzten. 10.000 eta 20.000 pertsona artean hil eta 9.000 eta 22.000 artean torturatu zituzten herrialdean sakabanatuta zeuden 364 tortura zentroetan. 500 haur inguru ere lapurtu eta erregimenaren jarraitzaileei eman zizkietela salatu zen. Epaiketa bera burutzea arazoz eta eskuin muturraren presioz beteriko bide luzea izan zen eta garrantzia berezia izan zuen estatuko fiskal nagusi Julio César Strasserak egin behar izan zuen lanak. Epaiketan eseri ziren bederatzi buru militarretatik bost zigortu zituzten, tartean Videla eta, Agosti eta Viola ministroak.
Font:
Iturria: Pepe Eliaschev, Los hombres del juicio. (Sudamericana).