25 de novembre de 1975,
Angel Esparza dimarra hil zuen Guardia Zibilak, Franco hil osteko lehen heriotza. 28 urteko mutila Madrildik autostop eginez Bilbora zihoan, eta Legutio inguruan utzi zuen gidariak. Diego Gabarri madrildarrarekin zihoala, Guardia Zibilak susmagarritzat jo zituen. Altoa jo eta gazteek ihesari eman ziotela esan zuen Poliziak, eta horregatik egin zutela tiro. Familiari ez zioten hilketaren berri eman hurrengo egunera arte, eta gazteak “istripu” bat izan zuela eta ospitalean larri zegoela esan zioten. Bertsio ofiziala gazteen izen ona zikintzen ahalegindu zen, gaizkileak zirela esanez. Ez zuten sekula inor ikertu ez zigortu krimen horregatik.
Font:
Iturria: Angelo Nero, Ángel Esparza, la primera víctima del franquismo sin Franco (Nueva Revolución, 2023ko azaroak 11).