Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Astebetez luzatuko ziren istiluak hasi ziren Amsterdamen eraikin bat okupatu zutenean

Fa
45
anys

23 de febrer de 1980,

Amsterdamgo Vondelstraat kaleko 72. zenbakia okupatu zuen gazte talde batek. Gau hartan bertan hustu zuen eraikina poliziak, baina hilaren 29an okupak bertara itzuli ziren, erdigunean poliziaren arreta desbideratzeko antolatutako manifestazio jendetsua baliatuta. Istiluak berehala hasi ziren, baina gogor eutsi zioten eraikinetik. Barrikadak eraiki zituzten, baina Udalak polizia operazio erraldoia prestatu zuen martxoaren 3an: sei tanke, 1.000 polizia, frankotiratzaileak eta ur-tankeak. Tiro egiteko agindua zutela ohartaraziz esku-orriak jaurti zituzten.

Barrikadak eraistea lortu zuten arren, okupek euren eskariak bete eta eraikinean irautea lortu zuten. Etxebizitzaren eskasiari aurre egiteko okupazio mugimendu indartsua sortu zen Amsterdamen.

Font:

Lorenzo Ruyter, Tanks door de Vondelstraat (Hart, 2016ko azaroak 28).

Enguany en la história: < >
Més recent Més antic

Aniversaris d'aquest mes:
|
Més recent Més antic