21 de març de 1975,
Alfredo Valcarcel hil zen Espainiako Poliziaren torturen ondorioz. 1972an atxilotu zuen Espainiako Poliziak ETAkoa izatea egotzita, eta Indautxuko polizia-etxera eraman zuten. Bertan gogor torturatu zuten. Besteren artean, salatu zuen giltzurrun bakarra zuela jakitun zela Polizia, eta bertan kolpatu zutela batez ere, gernua odolez beteta izateraino. Osasun egoera larria ikusita, Basurtuko erietxera eraman zuten, eta handik Basauriko espetxeko erizaindegian sartu preso. 1974an aske utzi zuten, baina giltzurruneko arazo larriengatik ospitalean ingresatu behar izan zuten eta han hil zen.
Font:
Iturria: Maider ibañez Espinosa, Torturengatik hil ziren Alfredo Valcarcel eta Juanjo Munduate omendu ditu Egiari Zor fundazioak (Geuria, 2021eko martxoak 25).