18 de novembre de 1984,
Aizkora batekin hautestontzi bat txikitu zuen Kanaky uharteko Eloi Machoro buruzagi independentistak. Canala herriko udaletxean izan zen gertaera. Hauteskunde eguna zen Kanaky-Kaledonia Berriko kolonia frantsesean, eta mugimendu independentistak, FLNKS Kanaken Nazio Askapenerako Fronte Sozialista eratu berria buru zuela, boikot aktiborako kanpaina abiatu zuen. Kanaken artean abstentzioa %80 baino gehiagokoa izan zen.
Font:
Iturria: Ander Perez Zala, Aukera ala iruzurra (Berria, 2018ko azaroak 4).