07 de gener de 1941,
Agirre lehendakariak bere eguneroko sekretua hasi zuen. 1936ko Guda galdu ostean, erbestera jo zuen. Naziek okupatutako Belgikako La Panne herrian, familiarengandik banandu eta Alemanian ezkutuan sartu zenean hasi zen idazten. Frankistak eta Gestapo atzetik zituela eta, nortasun faltsu batekin ezkutuan ibili behar izan zuen. Hitler agintean zela Berlinen nola bizitu zen eta Europatik ihes nola egin zuen kontatu zuen, baita Brasil, Uruguai, Argentina, Trinidad eta Tobago, Puerto Rico eta AEBetan barrena nola ibili zen ere. 65 urtez argitara eman gabe egon zen, harik eta Iñaki Egaña historialariak Washingtoneko Library of Congress-eko funts pribatu batean topatu arte.
Font:
Iturria: José Antonio Aguirre y Lecube, Diario de Aguirre (Txalaparta).