22 de maig de 1940,
Agirre lehendakaria naziengandik ihesi hasi zen. Bera buru zuen euskaldun taldea Bray-Duneseko esparru alanbratutik atera zen. Belgikak ordura arte, sinetsia zuen neutraltasuna mantenduz gero, Hitlerrek ez zituela inbadituko. Ez zen horrela izan, eta naziak sartu zirenean, 18 egunetan lortu zuten herrialdea guztiz kontrolatzea. Inbasioak sorpresaz harrapatuta, ihesean abiatu ziren Belgikatik Agirre eta bere senideak. Bonbek suntsitutako etxeetan babes hartuta, La Pannera joan ziren, itsasoz Ingalaterrara joateko asmoz, baina naziek gogor bonbardatu zituzten soldadu ingeles eta frantsesak, eta atzeraka zihoazen. Lehergailu horietako batek Agirreren taldea bete-betean harrapatu zuen eta Cesáreo Asporosa eta Agirreren arreba Encarna hil ziren. Hor hasi zuen lehendakariak bidaia korapilatsua naziengandik ihesi, identitate faltsuarekin eta mozorrotuta.
Font:
Iturria: José Antonio Aguirre y Lecube, Diario de Aguirre (Txalaparta).