Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost urteko ibilbidearen ondotik, bukaera iragarri du berriki talde iruindarrak. Jotak kantatzen eta xakean ari da orain, besteak beste, Julen.
Flako Fonki ezizenez da ezagunagoa Julen Goldarazena Laborda. Bi goi-mailako gradu egin ditu: grabatu eta estanpazio tekniketan bata eta ikus-entzunezkoetan bestea. Espainiako rap eszenarekin obsesionatua zegoela hasi zen musika egiten. Txikitatik izan du harremana euskal kantagintzarekin, baina pandemia garaian birkonektatu zuen mundu horrekin eta bide horretan segitzen du. Chill Mafia talde ezaguneko kide ere bada.
Zergatik geratu gara Mendillorriko Elorri eskolan?
Esan zenidan niretzat berezia zen leku bat proposatzeko. Nik beste eskolan ikasi nuen, goiko Mendillorrikoan, Mendigoitin [Iruñeko Mendillorri auzoak goiko eta beheko parteak ditu]. Baina nerabezaroan, 14 edo 15 urte nituenean, Mendillorriko gazteria elkartzen zen lekua zen hau.
Hona etortzen hasi nintzenean, nire betiko zirkuituetan ez zegoen jendearekin harremanetan hasi nintzen: neskak, ijitoak, jende helduagoa… Hemen ezagutu nituen Ben Yart eta beste musikari asko. Nire bizitza markatu zuen garai hark eta oso oroitzapen politak ditut.
Zer egiten zenuten?
Gazteen gauzak. Eskolako gurasoei ez zien graziarik egiten eta 18:00etarako egiten zuten alde eskolatik haurrekin eta orduan sartzen ginen gu.
Agian ez zitzaielako iruditzen haurrendako eredugarri zinetenik?
Hori da. Ea, denetarik zegoen. Bazen jende bat esku pilotan aritzen zena, futbolean, kartetan, saskibaloian… Droga salerosketa handia ere bazegoen eta hori nahiko zakarra zen, baina egia da Mendillorriko gazteek ez genuela egoteko lekurik eta horrek ere bazuen eragina. Baina ez pentsa deus berezirik egiten genuenik ere.
Ben Yart han ezagutu zenuela esan didazu.
Bai, bera garai hartan dagoeneko ari zen beste rapero batzuekin musika egiten. Niretzat aita espiritual modukoa izan zen musikari dagokionez. Oso hurbil genuen morroia zen, gauza desberdinak egiten ari zena. Raperos de Emaús eta La Grifa ere asko entzuten nituen, baina Ben Yarten bitartez ikusi nuen posible zela beste gauza batzuk egitea.
Horrek lagundu zizun musika egiten?
Bueno, horrek kendu zidan lotsa, gogoa banuen aurretik. Urtasunek [Xabier Urtasun, laguna] eta biok rap asko entzuten genuen eta biok genuen buruan musika egitea, rapa egitea.
Zein distantzia dago Julen Goldarazenarengandik Flako Fonki-rengana?
Ez hain handia. Julen Goldarazena pozik dagoenean ez dago hainbesteko distantziarik bien artean. Baina oso pertsona dudatsua naiz eta segurtasun falta handia dut. Horren ondorioz, esan daiteke depresio ziklo modukoak izaten ditudala eta, hortaz, triste nagoenean handiagoa dela Julenen eta Flako-ren arteko distantzia. Ez dut uste Bilbon bizi eta handik ikusten nauen norbaitek joera depresiboa dudala pentsatuko duenik, kanpora begira ez dut irudi hori ematen.
Flako Fonki da Julen Goldarazenaren aldarte alai eta irekia, baina nire barruan izaera ezberdinak bizi dira. Maiztasun handiz jartzen naizenez triste, ez nuke esanen Julen eta Flako gauza bera direnik, baina ez nuke esanen ere Flako Fonki antzeztua denik.
"Oso pertsona dudatsua naiz eta segurtasun falta handia dut. Horren ondorioz, esan daiteke depresio ziklo modukoak izaten ditudala eta, hortaz, triste nagoenean handiagoa dela Julenen eta Flako-ren arteko distantzia"
Hori esan behar nizun, Flako Fonki pertsonaia bat da?
Ez dakit. Esan daiteke pertsonaia dela, baina nik Julen gisa ere antzezten dut pertsonaia hori egunerokoan, hein batean. Uneoro ironia erabiltzea, tontakeriak egitea… nire parte ere bada, famatua izan ala ez, horrela izanen nintzateke kalean.
Eta harreman ona dute Julenek eta Flako-k ala haserretu dira inoiz?
Adibidez?
Julen triste egon den momenturen baten Flako gauza batzuk egitera behartuta egotean.
Bai. Orain gutxiago agian, baina Chill Mafiak eztanda egin zuenean niretzat bai izan zela gogorra, erabat depresibo nengoelako garai horretan. Kanpora begira nuen irudiari –nik neuk sortutakoari– ezin nion eutsi. Oso gaizki nengoen eta oso gogorra izan zen. Askotan izan nituen gatazkak nire barnean eta musika uzteko gogoa ere izan nuen. Edo, musika baino, irudi publikoa.
Chill Mafiarekin batera hilko da Flako Fonki?
Ez dut uste. Testuinguruaren araberakoa da hori. Norbaitekin bakarka nagoenean sentikorragoa naizela esanen nuke. Entzunen zaitut, ongi erantzunen dizut… Eta nik uste egoteko modu horretatik hurbilago egonen naizela hemendik aurrera. Musika bakarrik egiten hasten banaiz, ez dut uste jendeari adarra jotzen ibiliko naizenik. Flako Fonki-k hasi duen bidea segituko dut, afera folklorikoak-eta, baina orain arteko jarrera alde batera utzita.
Chill Mafiarekin musika egiten genuenean saihestezina zen denari barre egitea, ez zen deprimituta nengoela esateko momentua, ez lekua. Agian orain bai, ez dakit.
"Gaurko Julen Goldarazena damutzen da zenbait istilutan sartu izanaz. Oraintxe bertan ez nuke inolaz egingo. Nire erronketako bat da hori: istiluak alde batera utzi eta lasai bizitzea"
Adin kontua ere izan daiteke?
Zer?
Chill Mafia 20 urteko mutil kuadrilla bat izateak bere horretan zekarrela modu zehatz batean jokatu behar izatea eta pasa dela garai hori.
Bai, posible da, ez dakit lasaitze hormonala den edo... Eta musikari dagokionez, badakit orain Kiliki-rekin [Kiliki Frexko, Chill Mafiako kide ere baden Beñat Rodrigo] kanta bat egingo banu, adibidez, ez litzatekeela Barkhatu bezalako kanta izango.
2021ean ez zenekien nor zen Sarri eta duela egun batzuk entzun zaitut bere letren inguruan hizketan Euskalerria Irratian. Adibide bat besterik ez da, baina balio dit galdetzeko ea zein bide egin duzun duela lau urtetik hona erreferentziei dagokienez.
Egin dudan bidea izan da nahi nuen lekutik segitzea. 2020an hasi nintzen euskal musikan sakontzen.
Chill Mafia abiatzearekin batera?
Ez, horren ondoren sortu zen taldea. Kiliki eta biok garai hartan euskal musika asko ari ginen entzuten eta horrek motibatu gintuen Chill Mafiari hasiera ematera. 2021ean euskal musikan sakontzen ari nintzelarik topatu nuen hazia, asko maite dudan euskal musikaren hazi hori, eta horri segituz heldu naiz Sarri nor den jakitera. Bere poesiarengatik, Mikel Laboari idatzitako hitzengatik, Sarri Sarri abesti famatuagatik…
Horretaz aparte, euskal musikan interesa hasten zaizunetik, zein bide egin duzu entzule gisa?
Ez dakit Arreta Defizitaren Nahasmenduagatik ote den, baina nahiko obsesiboa naiz. Dena den, epe laburreko obsesioak izaten dira. Azken urteotan euskal folkloreaz gain, folklore espainiarra ere entzun izan dut. Musika mexikarra, countrya… Egia da maitasun berezia diodala hemengoari eta epe motzeko obsesio horietatik harago doala hau.
Bideari dagokionez… Begira, demagun Mikel Laboaren kanta bat entzutean ikusten dudala letra Joseba Sarrionandiarena dela, horren Wikipediako profilean sartzen naiz orduan eta begiratzen dut zein letra gehiago idatzi duen. Abestiren batean sartu eta deskubritzen badut artista hori gustatzen zaidala, hor hasten da obsesioa. Kate moduko bat da… PinkPantheress ari naiz entzuten orain, britainiarra da eta oso modan dago une honetan. Eta Ice Spice ere ari naiz asko entzuten.
Chill Mafiaren bideaz zerekin geratzen zara eta zer ez zenuke errepikatuko?
Gaurko Julen Goldarazena damutzen da zenbait istilutan sartu izanaz. Oraintxe bertan ez nuke inolaz egingo. Nire erronketako bat da hori: istiluak alde batera utzi eta lasai bizitzea. Egindakoa eginik utziko nuke, baina ez dut hortik segitu nahi. Damutzen naiz pertsonalki, baina ez artistikoki. Eta gauza onak, ba ez dakit, harreman asko egin dut horren harira. Behartu nau lotsak lantzera eta nagoen tokira heltzen lagundu dit.
Nola ikusten duzu Euskal Herriko panorama musikala momentu honetan?
Egia esan, ezin dut honetaz gehiegi hitz egin. Azken bolada honetan ez naiz euskal musika garaikidea entzuten aritu. Berriki Olaia Inziarteren diskoa entzun dut, adibidez, eta izugarria iruditu zait. Gero badakit badaudela talde guay asko: zuek – Ibil Bedi –, TOC, Tatxers… burura datozkidan lehenak dira. Baina ez dut uste pertsona aproposena naizenik musika garaikideaz galdetzeko, entzuten dudan euskal musikaren %90 beste garai batekoa delako.
Jotak kantatzen ere entzun zaitugu azkenaldian. Baduzu asmoa hortik segitzeko?
Bai. Izan ere, datorren astean Mirua taldeko Mattinekin geratu naiz jota bat egiteko. Ez dakit zehazki nola, baina bai, uste dut hortik segituko dudala. Beti gustatu izan zait bertako folklorearen parte diren adierazpenak hartu eta nire egitea. Jotak edo bertsoak ere izan daitezke. Countrya ere maite dut, baina ez dakit hori egiten ikusten dudan nire burua… Jotek harrapatzen naute bereziki, sinpletasunagatik-edo.
Chill Mafiarekin ere atera genuen jota bat, Jota ACAB [orain La del perro]. Baina hori pixka bat txantxetan izan zen. Egingo dudan hurrengo jota lasaiagoa izan dadin saiatuko naiz. Lorena Álvarezek badu bat, La mano ardiendo, uste dut hortik jo nahiko nukeela.
"Countrya ere maite dut, baina ez dakit hori egiten ikusten dudan nire burua… Jotek harrapatzen naute bereziki, sinpletasunagatik-edo"
Norbaiten onespena behar duzu?
Bai, behar dut eta asko. Segurtasun arazo handia dut eta egiten dudan guztia zaborra dela pentsatzen dut askotan.
Eta norengana jotzen duzu horrelakoetan?
Normalean ez dut egiten dudana musikariekin konpartitzen, musikari ez diren lagunei bidaltzen diet gehienetan, presio gutxiago sentitzen dut haiekin. Baina bada landu beharko nukeen beste gauzetako bat.
Xake klaseak ematen ere hasi zara zure Youtubeko kanalean. Zein da helburua?
Beti gustatu izan zait xakea, baina hor bi gauza daude: batetik, Barraka programan parte hartzen hasi nintzelarik pentsatu nuen modu batean ala bestean Euskal Herri mailako pertsona publikoa izatea gustatuko litzaidakeela eta, bestetik, lagun bat xakean aritzen hasi zen. Youtubera xake klaseak igotzea izan zitekeen modu bat nire lagunari laguntzeko eta, era berean, pertsona publiko izaten segitzeko.
Baina gauza gehiago daude hor: euskaraz edukiak sortzea ere inportantea iruditzen zitzaidan eta uste dut xakearen bueltan ez dagoela horrelakorik.
Uste duzu horrekin izan zaitezkeela erreferente?
Ez dakit. Justu xakea eta euskara bi kontu gutxitu dira eta ez dut uste hau mainstream bihur daitekeenik.
Baina mainstream bilakatu gabe, beste gauza batzuengatik erreferente gisa zaituen jende batek xake klaseak euskaraz ematen ikus zaitzake Youtuben orain.
Bai, egia da. Batzuetan ahazten zait jendearentzat pertsona bera direla Julen Goldarazena eta Flako Fonki. Niretzat Julen Goldarazena izango litzateke xakean ari dena eta Flako Fonki orain arte publikoki egin dudan guztia egin duena.
Bai, ulertzen dut.
Egia esan, motibo neurekoiagoetatik harago, hau da, pertsonaia publiko izateko nahi horretatik harago, tematuago nago euskararen kontuarekin azken boladan.
Esparru militanteagoetan hasi naiz mugitzen, Ezker Abertzalearen bueltan militantzian topera dabilen jendearekin elkartzen eta enpatizatzen dut gauza askotan haiekin. Komunitate horretatik hurbil egoteak grazia egiten dit eta ilusioa ere bai.
Horrek hurbildu zaitu euskarara?
Uste dut baietz. Azken hilabeteotan pila bat hobetu dut euskara. Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau. Ez afera politikoagatik, baizik eta pertsonalagatik.
Bueno, politikoa ere bada.
Bueno, bai.
Euskarak presentzia handiagoa izan zezan lekua egiten saiatu zara ala egin dituzun gauzek ekarri dute euskara erdigunera?
Ez dakit esaten. Beti izan dut harreman berezia euskararekin. Chill Mafian bertan, azken diskoan euskaraz dagoen kantu bakarra nik kantatzen dut edo lehenengo diskoan dauden nire abesti guztiak euskaraz direla uste dut. Beti egon izan da hor.
Agian Chill Mafiaren hasieran ez nuen euskal munduarekin hainbeste harreman izan, momentuko “gaizkileak” ginelako eta errespetu pixka bat ematen zidalako, baina orain denbora pasa dela, lehenago eginen ez nituzkeen gauza batzuk egiteko prest nago eta badut gogoa.
Ez naiz militantea ezta askoz gutxiagorik ere, baina hortik hurbilago nago.
"Chill Mafiaren hasieran ez nuen euskal munduarekin hainbeste harreman izan, momentuko “gaizkileak” ginelako eta errespetu pixka bat ematen zidalako"
Adimen Artifizialarekin [AA] jolasean ere aritu zara.
Bai. Uste dut Internetek baliabide eta tresnak eskaintzen badizkit, erabiltzen dituen horietakoa naizela, batez ere, mundu artistikoarekin lotura baldin badute: ilustrazioak, memeak, musika…
Orain modaz pasa da eta ez dit deus berezirik aportatzen, baina hasieran erokeria iruditu zitzaidan, zentzurik onenean. Montón the mixtape 2009 izeneko kantu bilduma bat egin genuen, baina hori bai izan zela txantxetan.
Bideogintzan edo ikus-entzunezkoetan aferak aurrera nola egiten duen interesatzen zait, batez ere.
Zergatik BECen Chill Mafiaren bukaera?
Batetik, Euskal Herrian bukatzeko eta, bestetik, diruagatik. Jaso ditzakegun kritika guztiez harago, 6.000 pertsona BECen biltzea sekulakoa dela guretzat.
Eta zer iruditzen zaizu areto handiak betetzearen moda hori?
Alde egozentrista batetik ongi iruditzen zait edo, hobe esanda, ongi datorkigu. Musikatik edo honen bueltan egin daitekeenetik bizitzen saiatu gara orain arte eta zentzu horretan horrelakoak egitea ongi iruditzen zait.
Egia da, aldi berean, hainbeste jende mobilizatzeko gaitasuna duten taldeak gutxi garela eta ez dakidala zein onura ekartzen dion alde horretatik euskal musikaren komunitateari orokorrean. Ez dut iritzi ez ezagutza handirik astakeriarik esan gabe gai honetaz hitz egiteko, beraz, esan dezakedana da ulertzen ditudala kontzertu eredu honen aurkako kritikak.
Òpera 'Tristan und Isolde'
Orquestra Simfònica de Bilbao. Adreça: Erik Nielsen.
Cor d'Òpera de Bilbao. Adreça: Boris Dujin.
Direcció d'escena: Allex Aguilera.
Solistes: Déu meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrer i G. Mungia.
... [+]
Festa i rebel·lia. Història Oral del Rock Radical Basc
Javier 'Jerry' Corral
Libros, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ va ser alumne de la primera promoció de Periodisme de la UPV/EHU, al costat de molts altres rostres... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Serradures
Olaia Inziarte
Colla, 2024
-------------------------------------------
Catorze cançons escrites en època de depressió. Així ho va presentar Olaia Inziarte en el primer batega night en basc que ara no es pot esmentar. Obre el disc la peça bru-ta-l... [+]
Des de Benito Lertxundi, que ens va comunicar que deixarà els escenaris per sempre, portem ja diverses setmanes, i des de llavors som molts els que ens sentim orfes de l'una o l'altra manera, amb una sensació de pèrdua o abandó, trist. A Iruindarro, almenys, ens quedarà per... [+]
Un amic que havia vist la Mitoedad en el Navarresa Sorra va qualificar de “tel·lúric” el que havia sentit. A mi també em va semblar el que havia vist de casa per la televisió.
Pot pensar-se que la passió i l'adhesió despertades per Mitoaroa es basen en la visibilitat... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Trobada d'Hivern
Director: Iker Sánchez.
Narrador: Kepa Errasti.
Programa: Obres de Britt i Beethoven.
Lloc: Teatre Victoria Eugenia de Donostia.
Dia: 2 de gener.
-----------------------------------------------
Després de 27 anys de marxa,... [+]
Fatxenderia, fotre!
QUAN: 5 de gener.
ON: En el Kafe Antzokia de Bilbao.
----------------------------------------------------
Mentre omplia la sala, mirant cap avall després de la barana de dalt del teatre, he estat jugant a veure si trobada a algú més jove que jo abans... [+]
Beyoncé al descans d'un partit de futbol americà a Houston, Texas. La cantant estatunidenca ha sortit al centre de l'estadi amb un vestit de cowboy al qual ha tingut accés. El barret el cobreix el bonic, les cames les botes llargues fins als genolls. L'escàs vestit blanc li... [+]
El matí d'any nou és el títol d'una rodonesa creada per Joxe Ansorena, germà del nostre avi Isidro, perquè els txistularis toquessin pels carrers durant el matí de l'any nou. En l'aire d'aquesta melodia, anàvem recollint les restes de la nit, com els camions de les... [+]
Alosia
Perlata
autoproducció, 2024
----------------------------------------------------
El grup d'Arrasate Perlata ha publicat un nou treball. Té diversos discos a la seva esquena i el seu últim treball és punk, Oi! i va ser un documental en homenatge a la irrepetible... [+]