Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo lehiakorra deitu zioten. Lehia bai, baina oso desorekatua da, agintean dagoenak estatuko baliabide guztiak bere alde erabiltzen dituelako, eta oposizioaren garaipena zaildu.
Horrelako herrialdeetan neurri autoritarioak defendatu ohi dituzte, esanez beraien gizarte zibila kanpo interesek bahitua dutela. Sarritan ez dute arrazoirik falta, izan ere, beraien herrialdeetan Mendebaldearen esku-hartzea lotsabakoa da. Horien aurka, baina, interes nazionala defendatzeko aitzakia pean, batzuetan neurri ulergarriak hartzen badituzte ere, beste askotan aitzakia bezala erabiltzen dituzte autoritarismoa hauspotzeko.
Mendebaldean ez gaude hobeto. Gure gizarte zibila ez dago txinatarrek, errusiarrek edo irandarrek bahituta, baina Mendebaldearen hegemonia kulturalak pitzadura txiki bat du: Interneta. Horrek gure demokrazia liberalak autoritarismo lehiakorrera gerturatu ditu, zentsura erabilita, disidenteak jazarrita eta behar bada kanpo esku-hartzea aitzakia bezala hartuta, erabaki autoritarioak hartzeko.
Thierry Breton-ek, 2024ra arte Europako Barne Merkatuko komisarioa izandakoak, iradoki du EBk Errumaniako hauteskundeak bertan behera utzi dituela kanpo esku-hartzeagatik eta beharko balitz Alemanian gauza bera egiteko prest egongo litzatekeela.
Azken urteetan sare sozialen eta hedabideen zentsurara ohitu gara, baina baita adierazpen askatasunaren jazarpen geroz eta zabalagora ere. Gehiengoari bost axola zaio
2024ko azaroaren 24an Errumaniako hauteskunde presidentzialetan Călin Georgescu-k, eskuin muturreko hautagai subiranistak, lehen itzulian ezustean irabazi zuen. Mendebaldean alarma guztiak piztu ziren. Ez, noski, bere nazionalismo kontserbadoreagatik, horrek eta faxisten oinordekoa izateak ez du arazorik sortzen EBn, betiere NATO zalea bazara (ikus Giorgia Meloni), baizik eta jarrera atlantista epelagatik eta Errusiarekin bakea lortzeko borondatea izateagatik.
NATO Errumanian Europako bere base militar handiena eraikitzen hasi da. Espero da 3.000 hektareako zabalera izatea eta 10.000 pertsona hartzea. Gauzak horrela, ez da harrigarria Errumaniako epaileek hauteskundeak baliogabetu izana eta bigarren itzulia bertan behera uztea. Aitzakia? TikTok. Antza, atzerritik kudeaturiko kontu faltsu asko zeuden Georgescuren hautagaitza sustatzen. Akusazio guztiak Moskura zuzendu ziren, noski. Beranduago, baina, jakin dugu TikTok-eko kanpaina Alderdi Nazional Liberalak (Europako Alderdi Popularreko kideak eta egungo presidentearen alderdiak) ordaindu zuela. Hots, presidentearen alderdiak sare sozialetako kanpaina bat ordaindu zuen Georgescuren alde eta, gero, inteligentzia zerbitzuek hauteskundeak bertan behera uzteko kanpaina hori erabili zuten aitzakia bezala "atzerriko esku-sartzea" frogatzeko.
Sinesgaitza da berriak gurean izan duen oihartzun eskasa. Azken urteetan sare sozialen eta hedabideen zentsurara ohitu gara, baina baita adierazpen askatasunaren jazarpen geroz eta zabalagora ere. Gehiengoari bost axola zaio, bere iritziak edo ikuskera transmititzen dituzten hedabideak edota influencer-ak ez badira. Aspaldi ikasi genuen multinazionalek eta finantza munduak gure demokraziak bahituta dituztela, baina orain gutxienez hiru urte beteko dira bahiketa horretan protagonista berri dirdiratsua agertu zela: geopolitika. Gaur eskuin muturra da, bihar ezkerra izan daiteke, eta ez litzateke lehen aldia, bestela gogoratu Gladio operazioa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
No va actuar correctament, calia prendre mesures, si no, no aprenem. Pel que sembla, no s'adonava de l'impacte del que havia fet, continuava normal, a vegades amb un aspecte més feliç que els que li envoltaven. A més, parla massa alt, això no li agrada a ningú. Com les... [+]
El Departament d'Educació no entén per què els treballadors del públic hem anat a la vaga. Pregunta al sindicat LAB. Aquest sindicat va signar un acord amb el Departament a l'abril de 2023. Dos anys més tard han anomenat a la vaga perquè, al contrari que en anteriors... [+]
Professor d'Història en homenatge a un ex company que acaba de jubilar-se. Bravo i més brau!
Les lleis educatives subratllen la importància de fomentar el pensament crític en l'alumnat. Però el claustre de professors, en un temps un espai de debat d'idees i contrast de... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Mentre escrivia aquesta columna, he hagut de canviar el tema, perquè la meva atenció s'ha vist afectada pels aranzels de Trump. Necessitareu poques explicacions, és nou en tots els llocs, ha imposat als productes xinesos un 10% i als productes canadencs i mexicans un 25%. El... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Aquest cap de setmana he estat pensant en la paraula 'estètica' i en una frase que deia un amic: “Aquest treball és estètic”. He estudiat l'etimologia de la paraula estètica, que sembla que el seu significat era percebre a través dels sentits en l'origen, i més tard es va... [+]
En els últims anys, el concepte de política industrial ha reaparegut amb força a diferents nivells. L'organització que fos el martell del neoliberalisme, el Fons Monetari Internacional, subratlla en l'actualitat que els mercats han rebut la pressió que els governs prenguin... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
He tingut molts dubtes, independentment que obrís o no el meló. M'atreviré, maleïda sigui! Vull posar sobre la taula una reflexió que tinc al cap fa temps: no és just que la dona que ha donat a llum tingui la mateixa durada que l'altre progenitor. Més ben dit, el mateix... [+]
Estem en una ofensiva imperialista mundial, liderada per la burgesia occidental. La forma que ha adoptat l'ofensiva imperialista és la de la guerra, amb totes les seves variants: la guerra econòmica, la guerra cognitiva i cultural, el lawfare; i, per descomptat, la guerra... [+]