Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

  • Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan izan dituzten esperientziak aztertzen. Hiru eguneko biltzarrean erizainek aldarrikatu dute hizkuntzaren eta kulturaren gaineko zapalkuntza lehen lerrora ekartzea, eta eskatu diete erakunde publikoei osasun sistemetan jatorrizko herrietako pazienteak ekitatez artatzeko mekanismoak jartzea.


2025eko urtarrilaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 09:12
Maoriek (Zeelanda Berria) garatu dute segurtasun kulturala kontzeptua, zeinaren arabera zapalkuntza kultural eta linguistikoa kontuan hartu behar da komunitate indigenak osasun sisteman artatzerakoan.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Garbiñe Elizegiri oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zaio Zeelanda Berriko bilkura. Lehenengo aldia zuen biltzar horretan parte hartzen zuela. Bi urtez behin egiten dute eta hurrengoa Vancouverren (Kanada) izango da 2026an. Erizainek antolatzen dute bilkura eta batez ere erizainek egiten dituzte hitzartzeak. Jatorrizko herrietako erizainak dira eta segurtasun kulturala deitzen dioten kontzeptua lantzen eta aldarrikatzen dute. 

Maorien ekarpena: segurtasun kulturala osasun sisteman
Kontzeptu horren arabera, beharrezkoa da hizkuntzaren eta kulturaren zapalkuntzaz hitz egiterakoan testuinguru historikoa begiratzea eta jatorrizko herriek zapalkuntza bizi dutela mahai gainean jartzea. Lekuan lekuko osasun sistemek kontuan hartu behar dute testuinguru hori paziente indigena edo jatorrizko pazientea artatzeko orduan. Badira beste kontzeptu batzuk osasun langileen eta pazienteen arteko kultura desberdintasunak lantzen dituztenak, baina jatorrizko herrialdeek ez dituzte baliagarritzat jo. Hala, maoriek garatu zuten segurtasun kulturala kontzeptua. Elizegik azaldu du ezin dela banakako osasun langileen gain utzi desberdintasun horiek kudeatzearen ardura, egiturazko zapalkuntzaz ari garela, arrazoi historikoak dituena, “eta langile guztiok ulertu behar dugu hori”. Erakunde publikoen ardura da ekitatea bermatuko duen arta eskaintzea pazienteari, zehatzago esanda, osasun sistemarena: “Sistemak langileak behartzen ditu hausnarketa horretan parte hartzera, kontuan har ditzaten pazientearen eta komunitatearen beharrak”. Maoriek garatutako kontzeptua batez ere jatorrizko herrien errealitatea ikertzeko erabiltzen da, baina jatorrizko ez izanda ere, gutxiengo etniko direnetan ere erabiltzen da. Adibidez, Andaluziako emakume ijitoen egoera aztertzeko erabili da kontzeptu hori.  

Euskal Herrian oso atzetik
Zeelanda Berriko biltzarrean batik bat Zeelanda Berriko, Amerikako Estatu Batuetako eta Kanadako esperientziak eta ikerketak aurkeztu dituzte. Elizegiren ustez, Euskal Herrian “berde gaude” segurtasun kulturala gaiari dagokionez. Aipatu ditugun herrialdeetan gaia jorratuago dutela esan du, eta antolatuago daudela. Azpimarratu du ez dela kasualitatea herrialde batzuetan erizainak lan horietan sendo aritzea, eta beste batzuetan ez. Erizainek osasun sisteman duten botereak edo botere ezak eragina duela uste du, alegia, Kanadan, AEBetan edo Zeelanda Berrian erizainak botere-eskalan gorago daude, Euskal Herrian edo Katalunian baino (azken bietako ezagutza du Elizegik). Aditzera eman du, horren ondorioz erizainak han edo hemen rol desberdinak jokatzen dituela. 

Mendetako sendatze-jakinduria osasun sistematik kanpo
Zapalkuntza linguistiko eta kulturalaren ondorioak modu askotara ager daitezke osasun sisteman. Esate baterako, kalte nabarmena jasan du osasunaren eta zaintzaren inguruan jatorrizko herriek landu duten ezagutza guztiak. Elizegik dio ezagutza “lo” dagoela errepresio historikoaren ondorioz, eta berpiztu egin behar dela. Askotan emakumeen esku egon diren zaintza eta sendatze praktiken transmisioa eten da hala nola, menopausiaren eta erditzearen inguruan zuten jakinduria. Elizegik sendabelarrak, eta sendatzeko modu kolektibo eta kulturalak ekarri ditu gogora. Segurtasun kulturala kontzeptuak ahalbidetzen du mespretxatua izan den jakintza hori guztia osasungintzan eta erizaintzan txertatzea. Jakintza hori lehen lerrora ekartzeak ez du esan nahi gaur egungo osasun eta medikuntza praktika alboratzea, baizik eta bi ikuspegiak kontuan hartzea. Bi begietatik begiratzea (two eyed seeing) deitzen diote.

Gureak ez beste hainbat jatorrizko herriek ezagutza horiek askoz hobeto mantendu dituztela azpimarratu du Elizegik, eta gurean hizkuntza dela tinkoago dagoen elementua: “Gurean hizkuntza sendoago dago, baina gure pentsamendua askoz ere kolonizatuago, bestelako sendabide eta praktikei dagokienez. Sendabide mendebaldarrak normalizatuago ditugu. Herriaren irakurketa egiten dugunean, askotan, hizkuntzarekin lotzen dugu soilik, hori delako gure kulturaren ardatz garrantzitsuena. Adibidez, euskaraz artatuak izan behar dugula argi daukagu askok. Alabaina, beste arlo batzuetan kalte izugarria egin zaigu, eta gure gorputzetan dago. Kultura hegemonikoarekin bat egiten ez duen bizimodua eta lurrarekiko lotura mespretxatu da eta geuk sinetsi dugu”.

Garbiñe Elizegi: “Osasun sisteman euskaraz artatuak izan behar dugula argi daukagu, baina beste gai batzuetan kalte izugarria egin zaigu”

Berandu baino lehen gaiari heldu beharra
Aterabideez hitz egin dute biltzarrean: komunitateen artean bilatu behar da irtenbidea, zapaltzaile izan den eta den sistemaren zain egon gabe. Jatorrizko herrien sarea baliagarria dela uste du Elizegik horretarako, baina Euskal Herriko egoera zaila dela dio: “Dena egiteke dago. Badira ikuspegi hori partekatzen duten erizainak, baina saretu beharko ginateke, horretan lana egin, eta ez dugu laguntzarik jasoko instituzioetatik. Oso berde gaude. Hizkuntzaren alorrean badago mugimendua, lan bat egin da; aldiz, segurtasun kulturala kontzeptua ezagutzen da, baina ez da erabiltzen”.

Bidea malkartsu irudikatu badu ere, ez du itxaropenik galdu Elizegik. Berak planteatzen duen gogoeta eta jarduteko modua beste toki batzuetan egiten ari direla aldarrikatu du (biltzarrean entzun ahal izan dituzte halako adibideak) eta bere planteamenduak euskaldunentzat balio duelakoan dago: “Zeren askotan osasungintzaren inguruan jorratzen ditugun planteamenduak egiten ditugu gehiengoa bagina bezala, eta ez gaude boterean, gutxiengoa gara. Hori azpimarratu behar da, ez biktimizazioan erortzeko, baizik eta bestela beste inork ez duelako egingo, ardura daukagu, bestela desagertzera goaz herri gisa”.

Datuen burujabetza eta sukaldeko hizketaldiak
Elizegik hiru eguneko biltzarrean landu dituzten  gaien laburpena egin digu:

-Datuen burujabetza: Jatorrizko herrien kolonizazio prozesuan klabea izan da datuak kolonizatzea. Osasungintzan, eta gurera ekarrita,  ez dira egiten ikerketak euskaldunen egoera aztertzeko. Markoa Espainia edo Nafarroa izan daiteke, baina etniaren aldaerak ez dira ikertzen bere horretan. Ipar Euskal Herriko kasuan erronka oraindik handiagoa da, datu guztiak Parisen zentralizatuta daudelako. 

-Ikerketarako metodologiak: Ohiko metodologiek ez dute balio jatorrizko herrien egoerak aztertzeko. Hegemonikoa den ikerketa egiteko moduak edo metodologiak sarri norbanakoa aztertzen du, komunitatean fokua jarri gabe, komunitatearen hizkuntzak, kulturak eta abar nola eragiten duten aztertu gabe. 

-Metodologia indigena: Biltzarrean batzuek azaldu dute halako metodoak erabili dituztela. Ahozko kontaketari garrantzi handia ematen diote. Ikerketarako informazioa biltzeko moduak irekiagoak dira, komunitate kideen ohituretara egokitzen dira. Adibidez, sukaldean, kozinatu bitartean edukitako solasaldietako edukia erabiltzen da ikerketarako. 

-Kultura sendabide: Azpimarratu dute hizkuntza eta kultura mantentzeak eta berpizteak duten garrantzia komunitate baten osasunerako.

-Erizaintzako ikasketetan txertatuta: Kanadan, adibidez, erizaintza ikasketetako curriculumean segurtasun kulturala kontzeptua ikasten dute. Elikadura burujabetza eta lurraren osasuna ikasgai dira. Beste herrialde batzuetan ere, erizaintzan segurtasun kulturala kontzeptua ikasten da hala nola, Laponian (Sápmi bertako hizkuntzan) eta Zeelanda Berrian (Aotearoa bertako hizkuntzan).

Garbiñe Elizegik biltzarrean aurkeztutako tesiaren laburpena ingelesez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


Eguneraketa berriak daude