Bizitza ez da esateko erraza


2024ko urriaren 31n - 13:11

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte geroago iritsi da taula gainera Artedramaren eskutik, euskaraz ere bai –aurretik ingelesez prestatzen hasi ziren zenbait artista–. Arriagako antzoki mukuruaren aurrean egin dute estreinaldi ofiziala, ostiral iluntzean.

Lipus hasi zaigu kontatzen, Arzallusen paperetik, nola egin zuen harremana Balderekin. Irakurri genuen arren, hezur-haragizko jendearen benetako istorioa dela gogorarazi digu Diabyk. Bera da narratzaile eta protagonista, Balde gorpuzten duena. Laugarren horma hori urratzen duen lehen pertsona darabil ahoan, inozentziaz, eleberriaren hasiera hitzez hitz errepikatzen dituela. Umetako garaiak kontatzen ditu: aitaren lana eta hura gaixotu, eta hil zenekoa; 13 urte baino ez zituenean, etxea atzean utzi eta lan bila alde egin zuenekoa. Tarteka guri mintzo zaigu, eta aspaldi irakurritako eleberria gero eta argiago gogoratzen dudalako sentsazioa daukat. Lan ederra hartu du zumaiarrak liburuaren lerroetako asko (baina asko-asko) buruz ikasita. Tarteka eszena txikiak asmatu dituzte, betiere jatorrizkoari leial. Bitartean Lipus, Irazusta eta Kaye ageri dira. Haiek dira Balderen mundua osatzen duten familia, lagunak, kaleko jendea, nagusiak. Eta batzuetan, egoerak uzten duenean, umoreari lekutxo bat egin diote, irri ere egin ahal izatea eskertu dugu.

Hilabeteek, urteek aurrera egin dute azkar. Ama gaixotu da eta etxera itzuli. Osatu da ama, eta ihes egin du miñanek. Orduan abiatuko da benetan bidaiarik luzeena: anaiaren arrastoaren eta arrastorik ezaren atzetik. Nekea, oin hanpatuak, naufragioa, giza trafikoa, torturak.

Argiak piztu dira eta fikzioa eten da une batez. Berriz ere gogoratu digu Diabyk hezur-haragizko pertsona bat dela, eta ez dituela zauri horiek berriz zabaldu nahi. Bizitza ez da erraza esaten: behin eta berriz min hori sentitzera kondenatuta daude Ibrahima eta beste guztiak. Zalantza datorkit niri, hala ere, Miñan horren guztiaren kronika bat baita finean. Baldek asmo onez eta eskuzabaltasun handiz kontatu, eta guk irakurri, eta, hemendik aurrera, ikusi ere egin dezagun.

Amaierako txalo zaparrada luzean, Diaby, Lipus eta lagunak hunkituta. Talde osoa aurkeztu digute, eta guk txalo haietako bakoitzari. Ibrahima eta Amets ere bertan dira. Zutik egin diegu harrera. Malkoak erori dira han-hemen, baita Ibrahimaren aurpegian ere. Agian ez dator gaira, baina hau guztia Donostiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu dituzten aste berean izan da. Elkartasuna eta gizatasuna ez dira hitz soilak, eta Miñan, Donosti, eta ezagutzen ez ditugun beste milaka istorioren atzean hezur-haragizko bizitza bana dagoela gogoratzea merezi du. Bizitza ez da erraza esaten.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


'Eukalyptus'
Naturaren aberastasuna

Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]


2024-10-09 | Ximun Fuchs
Tximinoa, salbaia eta elbarritua

Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.

30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Eguneraketa berriak daude