12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta bigarrena ehunka walkie-talkitan. Mundu guztiak jakin badakien arren Israel sarraski berri honen atzean dagoela, gobernu sionistak ez du hortaz ezer adierazi eta "gerraren fase berri baten hasieran gaudela" dio.
Israelen gaitasun militarra eta munduaren harridura eta ikara
Otsailean, Hezbollahk, Hassan Nasrallah liderraren beraren hitzetan, mugikorrak saihesteko eskatu zien bere jarraitzaileei, atzerriko inteligentzia zerbitzuek kontrola saihesteko, Mosadek hainbatetan erakutsi duenez. Adimendun telefonoen ordez, testu-mezuak eta alarmak jasotzeko pertsonen-bilagailuak erabiltzen hasi ziren. Prozesu horretan, argi dago Israelgo zerbitzu sekretuek aukera baliatu zutela komunikazio-tresna horien hornidura-katean haien atzaparrak sartzeko.
Oraindik argitzeke dago, non, noiz eta nola egin duten, baina sionistek lortu zuten Libanora bidean ziren bilagailuak –eta walkie-talkieak– nahieran manipulatzea. Ekialde Ertaineko gerra berriemaile beterano Elijah Magnierren arabera, Ekialde Ertaineko herrialde bateko aduanetan hainbat hilabetez atxiki zituzten bilagailu horiek. Ustez, Israelgo zerbitzuek tarte hori baliatu zuten aparatuak desmuntatu eta litiozko ioien jatorrizko baterien ordez lehergailuak eta perdigoiak barnean zituzten beste bateria batzuk jartzeko, ahalik eta kalterik handiena sortzeko, baina pisua gainditu gabe. Aparatuen elektronika manipulatu ere egin zuten leherketak urrutitik eta era koordinatuan aktibatu ahal izateko, bilagailuetan kodetutako mezu jakin bat jaso ondoren.
Asteartean mezu hori bidali zuten bilagailuetara, eta, handik gutxira, eztanda egiten hasi ziren. Eta, atentatuaren ezaugarriek oraindik mundua txundituta zutela, hurrengo egunean, berriz ere antzeko beste eraso bat burutu zuten, ehunka walkie-talkie leherrarazita, Japoniako "ICOM" markakoak, IC-V82 modelokoak. Baina enpresak azpimarratu duen bezala, eskuko irrati modelo hori itsasoz bestaldera esportatu dute masiboki: 160.000 unitate inguru 2004 eta 2014 artean, eta hala, momentuz, ezin dute zehaztu haien jatorria.
Aurretik historian inoiz ikusi ez diren eraso motak dira, entitate sionistaren gaitasun teknologiko, infiltrazio gaitasuna eta koordinazio maila apartagatik. Baina, horrek ez du ezkutatu behar indarkeria-ekintza masibo eta indiskriminatua izan dela, sionisten egungo logika genozidarekin bat egiten duena. Laster beteko du Gazako genozidioak urtebetea. Zerrendan dagoen pertsona oro helburu militar bihurtu dute, bere baldintzak, adina, jatorria eta abar alboratuta. Eta sobera frogatu dutenez, logika genozida hori ez dute soilik Gazan aplikatzen.
Hildako edo zauritutako pertsona guztiak ez dira Hezbollahko kideak. Larrialdi-zerbitzuek eta bestelako boluntarioek ere bilagailuak erabiltzen zituzten, adibidez Beiruteko Unibertsitate Amerikarraren Ospitalean, ohar batean adierazi dutenez. Ez ziren Hezbollahren tresna esklusibo bat. Horregatik argi esan behar da: erasoak indiskriminatuak izan dira. Bilagailu zein walkieak gainean zartatu zaizkien pertsonez gain, leherketak askotariko leku publikotan gertatu dira: kalean, dendetan, autoa gidatu bitartean, garraio publikoan... Ala asteartean hil zituzten bi adingabeak ere Hezbollahko “terroristak” ziren? Ala milaka biktimen artean "bakarrik" bi ume hiltzea “kopuru onargarrien” barruan dago?
Zergatik orain?
Hedabide gehienek azpimarratu dute erasoek “gerra eskualdean areagotzeko” Israelen urratsak izan direla. Badira beste ahots batzuk, hala nola Moon of Alabama, azpimarratu dutenak Netanyahuk erasoa erabili izana Hezbollahren aurkako erabateko erasoa eskatzen duten kritikoak isilarazteko bide gisa, jakinik gerrilla xiiaren aurkako gerra bat Libanon zabaltzeak, ziurrenik, sionisten porrota ekar lezakeela (lehenago gertatu izan den bezala, azkena 2006an).
Eskuak zikinduta, baina libre
Eskualdean biolentzia are gehiago zabal dezaketen tamainako erasoen arrazoi belikoetatik haratago, Israelek astakeria berri hau egin du arrazoi sinple bezain funtsezko batengatik: inpunitatea. Badakite haientzat ez dagoela marra gorririk. Egiten dutena egiten dutela, ez dute ondorio praktikorik jasoko, ohiko zenbait gaitzespen-adierazpenetik haratago.
Amerikako Estatu Batuen eta bere nazioarteko mariatxien baldintzarik gabeko babesa du. Europar Batasuna ezgauza da, eta Europan pisu gehien duten estatuen lankidetza lotuta dute sionistek. Arabiar gobernu gehienak ‘zipaioak’ dira, eta gehienek eskuak gurutzatuta dituzte ustez babesten omen duten “arreba-anaia palestinarren kausaren” defentsan. Eta Nazio Batuen Erakundearen ezintasuna agerikoa da edozein nazioarteko araudi errespetarazi eta zigor eraginkorrak ezartzeko. Finean, Israelek halakoak egiten ditu uzten diotelako. Utzi egiten diogulako.
Iranen “mehatxuari” arreta handiagoa eskaintzeko eta Gazan sarraskiarekin jarraitzeko helburuz sinatu du menia Israelek, Benjamin Netanyahuk onartu duenez, baita Hamas Hezbollahtik aldentzeko ere. Israelen aliatuen tropek "ziurtatuko" dute akordioa betetzen... [+]
Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]
Hezbollah jokoz kanpo uzteko aitzakiapean, Israelek Libanori eraso dio. Horren ondorioz, Ekialde Hurbileko Suitza txikia foku mediatikoan kokatu da, baina herrialde ezezaguna da oraindik. Antzinaroan, Feniziarren zibilizazio garrantzitsuaren sorburua izan zen, eta baita... [+]
Asteburuan indiskriminatuki bonbardatu ditu Gaza eta Beirut hegoaldea. 2023ko urriaren 7az geroztik, 42.600 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek Palestinan, Gazako Osasun Ministerioak zenbatu ahal izan duenaren arabera. The Lancet aldizkari zientifikoak uztailean kaleratu... [+]
Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]
Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]
Ingelesez zabalduriko bideo baten bidez eman die abisua Israelgo Lehen ministroak: Israelgo armadarekin kolaboratu ezean, libanoarrei ere bideratuko die palestinarrek pairaturiko "sufrikarioa".
Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".
Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.
“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]
Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.
Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]
Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun ministerioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]