Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko– EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea Nazionalera. Noiz arte ezarriko dira plantan eskuin muturrari buru egiteko estrategiak? Aliantza hauskorrak eraikitzen hasi ziren Ipar Euskal Herrian ere “jakobino” deklaratuak baztertuz Fronte Herritar Berriaren baitan. Bosgarren barrutian Colette Capdeviellen hautagaitzari abertzaleen sostengua erantsi dio Alain Iriartek hainbat helburu amankomun adostuz euskararen ofizialtasunaz edo garapen instituzionalaz.
Hala ere, ezin dugu ukatu azken hamarkadetan Europara iritsi den uhain faxista Euskal Herrira hedatu dela. Ez du balio zenbakiekin gehiegi aritzea: politika instituzionalaren bidez, lehen aldikoz, eskuin muturra gailendu zen Europako hauteskundeetan eta Frantziako Asanblea Nazionaleko hauteskundeetan haren presentzia baieztatu du nahiz eta eserlekurik ez bildu Iparraldean. Denetara bozen %31 eskuratu du eskuin muturrak Ipar Euskal Herrian; bosgarren bozka eremuan (Angelutik Burguera) emaitza kezkagarriak egiten dituelarik. Seinale hori itzalpean atxiki da, hein batean, Mugerre, Urketa eta Lehuntzeko herrietan legebiltzarreko lehen itzuliko tendentzia aldatu baitu kanpainak. Ipar Euskal Herrian ez bada lehen atera zerk eragin izan du uholde hori? Herri guzietan faxisten aldeko bozkak gora egin du, bi itzulien artean ere bai. Argi eta garbi jendarte kolonizatu bat garela adierazten du. Ideien eta funtzionamenduaren aldetik gure herriaren errealitate gordin bat erakusten digute bozkek. Orokortu gabe –bozkatzaileen %27,76a abstenitu da–, baina kezkatzeko gisakoa.
Herri guzietan faxisten aldeko bozkak gora egin du, bi itzulien artean ere bai. Argi eta garbi jendarte kolonizatu bat garela adierazten du
Pixkanaka elkartasunaren ideiari herrak hartu dio gaina politika instituzionalaz ari garelarik. Hori, hedabideen konplizitatearekin: etxe guzietan den telebistak informazio bortitzak botatzen ditu jarraian. Seigarren barrutiko sorpresak agerian utzi ditu bi Ipar Euskal Herri bi itzulien arteko eztabaidan. Mugaren gaia aipatzean eskuin muturrak kontrolaren eta migrazioen etetearen alde egiten zuelarik, Dufauk oroitarazi zuen goiz batez herriko auzapezak deitu zuela treinbidean lau pertsona kolpatuak izan zirela errateko. Muga pasatzeko leku segururik ezean, lauetatik hiru hil ziren. Diskurtso antagonikoen dantzan gaur ezkerrak instituzioetan egotea lortu du. Baina bihar?
Gure jendartea berrairikitzeko tresnak ugaritu beharko ditugu sozialki, kulturalki, ekonomikoki eta politikoki. Euskaldun gisa, ttipitik eragiteak badu zentzu, eskuin muturrari eta jakobinoei lekurik utzi gabe, gure espazioak sendotuz eta biderkatuz. Hori frantses politika instituzionalak ez ditzan gure egunerokotasuna eta eskubideak baldintzatu.
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]