Erasoa baino hiru aste lehenago inteligentzia zerbitzuek banatutako txostenean agertzen da Hamasek “200 eta 250” pertsona artean bahitzeko asmoa zuela. Aldi baterako bertan behera utzi du urriaren 7ko segurtasun akatsei buruzko ikerketa Israelgo Auzitegi Gorenak.
Israelgo inteligentzia zerbitzuek “zehaztasun maila handiarekin” ezagutzen zuten Hamasen erasorako plana urriaren 7a baino lehen. Bazekiten milizia palestinarrak asmoa zuela “200 eta 250 zibil eta militar” artean bahitzeko eta Israel hegoaldeko base militarrei eraso egiteko. Kan irrati publiko israeldarrak eman du argitara inteligentzia zerbitzuen isilpeko txostena eta hedabide ugarik egin diote oihartzun. Bertan azaldu du urriaren 7ko erasoak baino hiru aste lehenago banatu zela. Hamasen ekintza horrekin justifikatu du Israelek Gazako genozidioa, zortzi hilabetetan 37.000 palestinar baino gehiago hil dituena, beste 10.000 desagerrarazi eta 85.000tik gora zauritu.
Armada sionistaren Gazarako dibisioak 2023ko irailaren 19an helarazi zien Hamasi buruzko txostena inteligentzia zerbitzuko buruei. Bertan ohartarazi zieten Hamaseko militanteak prestakuntza saioak egiten ari zirela, lantzeko nola sartu gune militarretan eta kibutzetan. Txostenak aipatzen du zibilen eta soldaduen bahiketak prestatzen ari zela Erresistentzia Islamikoaren Mugimendua. Hamasek emandako argibideak ere jaso ditu txostenak, azaltzen dutenak zer baldintzatan eduki behar ziren bahituak, behin Gazako Zerrendara eraman ostean.
Aurretik ere, abenduan, New York Times egunkariak argitaratu zuen Israelek urtebete lehenagotik bazuela Hamasen asmoen berri, baina egunotan argitaratutako informazioak zehatzagoak dira.
Segurtasun akatsei buruzko ikerketa bertan behera
Urriaren 7an Hamaseko 3.000 militante inguruk lortu zuten Gazatik atera eta “Israelera sartzea”. 250 pertsona inguru bahitu zituzten eta 1.139 pertsona hil, horietako 373 militar sionistak. Ordutik ikerketa bat egon da martxan egun hartako segurtasun akatsak aztertzeko eta erantzukizunak banatzeko Israelgo agintari militar eta politikoen artean, baina aldi baterako bertan behera uztea agindu berri du Israelgo Auzitegi Gorenak. Uztailean berrartuko da armadaren eta Shin Bet inteligentzia zerbitzuen kudeaketari buruzko ikerketa, gerra indarrean dagoen bitartean jarraitzea “kaltegarria izan daitekeelako”.
Azken hilabeteetan hainbat iturrik salatu dute armada sionistak zibil eta militar israeldar ugari hil zituela urriaren 7an, Hamasen oldarraldiari erantzutean. Gutxienez 14 zibil israeldar, NBEren ikerketa batek erakutsi duenez. Dokumentatu dutenez, “adierazle nabarmenak” daude “Hanibal direktiba” indarrean egon zela egun hartako hainbat momentutan. Ofizialki 2016an baztertu zen direktiba honek baimentzen du “israeldarrak hiltzea” militante palestinarrei eraso egiteko, ez ditzaten israeldarrak bahitu eta presio egiteko erabili.
Netanyahuren gobernuan erantzukizun gutxi
Segurtasun akatsen ardurak apenas izan du eraginik Benjamin Netanyahuren gobernuan. Azken hilabeteetan bi agintari militarrek soilik eman dute dimisioa urriaren 7ko gertakariekin lotuta, eta inteligentzia zerbitzuen buruak barkamena eskatu du baina karguan dirau oraindik. Lehen ministroak ez du oraindik erantzukizun politikorik onartu.
150.000 pertsonak eskatu dute Netanyahuren dimisioa aste honetan Tel Aviven egindako manifestazioan, Israelgo iturrien arabera. Benny Gantz Netanyahuren aurkari politikoak dimisioa eman du “larrialdiko batasun gobernutik”, esanez lehen ministroa “gerra luzatzen ari dela interes pertsonalagatik”. Izan ere, Netanyahu Israelen epaitua izateko zain dago, baina auzitegiei iskin egiteko baliatu du “Hamasen erasoei erantzunez hasitako gerra”.
Benjamin Netanyahu eta Likud bere alderdiak urteetan hauspotu dute milizia palestinar islamikoa, banaketa sortzeko palestinarren artean eta ahultzeko Fatah eta Palestinako Aginte Nazionala. Hamas finantzatzen lagundu du Netanyahuk gobernuan egon den bakoitzean, eta publiko egin diren bideo ugaritan ikus daiteke nola argudiatzen duen Hamas indartsu egotea komeni zaiela, etsai salgarriagoa delako.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]