Arrazoi sakonagoetan sartu gabe, banaketa horren arrazoi nagusietako bat zonifikazioa da, nafarrak baldintzatzen dituena eskubideak izatera edo ez izatera, jaioterriaren arabera. Euskalduntasun maila neurtzen jarraitzen dute instituzioek; euskaldunak gutxiengoak badira udalerri batean, izorra daitezela eta moldatu daitezela hizkuntza unibertsalera, elkarbizitzaren izenean.
Lehen Korrika antolatu eta urte gutxira, 1986an Euskararen Legeak hiru eremutan zatitu zuen Nafarroa: eremu euskalduna, ez-euskalduna eta mistoa. Nafarroako Parlamentuak 1982an onartu zuen Foru Hobekuntza Legearen ondotik ezarri zuten oraindik ere martxan den arau baztertzailea.
Euskalgintzatik urteak daramatzate zonifikazioaren aurka borrokatzen, eta Korrikan ere aldarri hori presente egon da. Nafarroako Parlamenturaino iritsi da eskea, Iruñean: Euskal Herrian Euskaraz eragileak 495. kilometroa egin du ‘Ofizialtasuna Euskal Herri osoan’ zioen pankartarekin, eta 496. kilometroan lekukoa hartu duen Nafarroako Parlamentuari gutuna igorri dio. Sugoi Etxarri EHEko kideak lekukoarekin batera gutuna eman dio Unai Hualde Geroa Baiko parlamentuko lehendakariari, eta testua parlamentuan irakurtzeko eskatu. Korrikaren lekukoa eurei pasatzea “mingarria” dela aitortu dute EHEko kideek: “Euskaltzaleok aspertuta gaude instituzio publiko nagusietatik egiten duzuen basquewashing-az, hau da, euskararen alde zaudetela adierazi eta jende asko biltzen den Korrika bezalako ekitaldietan argazkian agertu bai, baina ondoren, egunerokoan, euskararen eta euskaldunon aurkako politika publikoak egiten dituzuela ikusteaz”.
Hauxe da Korrikako lekukoarekin batera, atzo, Nafarroako Parlamentuari gutuna eman genien unea.
Euskaraz bizitzeko, euskara ofiziala izatea ezinbestekoa denez, horixe eskatu diegu beste behin; aitor deizaiotela euskarari, legez, ofizialtasuna!? pic.twitter.com/MZWvG1vptr
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) March 17, 2024
Ahaztu gabe AEKrentzat ezinbestekoa dela kilometroa erosten duen norbanako, elkarte eta eragile guzti-guztien diru ekarpena, agerikoa da askorentzat erraza dela diru kantitate bat eman eta euren politikekin jarraitzea. Erosoa zaie euskararen alde 11 egunez soilik (edo, are, euren kilometroak irauten duen bitartean soilik) egotea. Eta erosotasunak ez dakar aldaketarik. EHEk Nafarroako Parlamentuari gogorarazi zion “euren esku” dagoela euskara lurralde osoan ofizial egiteko erabakiak hartzea. GKSk eta Ikasle Abertzaleek ere 496. kilometroa probestu dute salatzeko parlamentua “euskararen etsaia” dela. “Zuen apurra, euskararen miseria” zioen leloaren aurretik egin dute korrika parlamentariek, agian luzeegi eta deserosoegi egin zaien Sarasate pasealekuan.
Kontrara, oso bestelakoa izan da Joseba Asiron Iruñeko alkateak izandako harrera. 500. kilometroan hartu du Asironek euskararen lekukoa, alkate makilaren lekukoa hartu zuen Udal Plaza berean. Txiki geratu da plaza, eta ilusioa eta eskertza adierazi diote herritarren oihuek. Etxean, eroso egin dute Korrika Iruñeko Udaleko politikariek, eta txalo eta irribarre artean igaro dute Alde Zaharra. Nork hartuko du lekukoa orain?
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.