Langile publikoek euskara egiaztagiria “errazago” eskuratzeko dekretua onartzekotan da Jaurlaritza

  • Euskararen normalizaziorako dekretu berria onartzekotan da Jaurlaritza, eta helburua da “euskara zigor eta oztopo gisa ez ikustea” lanpostu publikoetan. Neurrietako bat da hizkuntza eskakizuna lortzeko aukera izango dutela lanpostuan euskara “modu frogagarrian” erabiltzen dutenek.


2024ko otsailaren 20an - 11:44
Euskararen aurkako oldarraldiaren salaketa, Laudioko elkarretaratze batean. Argazkia: Kontseilua.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko 86/1997 dekretua ezarri zuten duela 26 urte. Orain eguneratu du araua Eusko Jaurlaritzak; astearteko gobernu bileran onartzekotan ziren, baina Iñigo Urkulluren senide baten osasun arazoengatik bilkura atzeratu dute. Espero da asteazkenean aurkeztea dekretu berriaren edukia, Donostiako Tabakaleran, EiTB-k jakinarazi duenez.

EAEko sektore publiko guztiko lanpostuei eragingo die, eta azpikontratatutako enpresetako langileei ere bai –langileak euskalduntzeko ardura hartu beharko du kontratatzaileak, gutxienez–. Salbuespenak daude, halere. Hizkuntza eskakizuna betetzeko aukerak “malguago eta errazago” jartzea da legearen helburua. “Atxikimenduarekin dagoen arazoaren” aurrean, “euskara zigor eta oztopo bezala ez ikustea” lortu nahi du Jaurlaritzak, EiTB-k jaso duenez. Euskararen erabilera sustatzeko helburua du dekretuak, betiere “gaztelaniaren kaltetan izan gabe”, El Diario Vascon azpimarratu dutenez.

Hizkuntza eskakizuna

Hizkuntza eskakizuna lortzeko bide gehiago zabalduko dituzte: lanpostuan euskara “modu frogagarrian” erabiltzen duenak eskakizuna eskuratzeko aukera izango du; oposizio azterketa euskaraz eginda, aparteko euskara azterketarik edota ziurtagiririk gabe, hizkuntza eskakizuna lortzea posible izango du. Beste berrikuntzetako bat da oposizioa euskaraz edo azterketaren zati bat euskaraz egitea eskatu ahalko duela administrazioak, lanpostu hori betetzeko behar izanez gero. Baldintzak zein diren argitzeke dago oraindik, baina dekretuak jasotzen duenez, tokian tokiko egoera soziolinguistikoaren arabera moldatuko dira betekizunak.

Bestalde, hizkuntza eskakizuna desberdina izan liteke ahoz edo idatziz, “lanpostuaren beharren arabera” maila desberdina eskatuko da batean edo bestean. Profil linguistiko asimetrikoak deitu diete horiei. Profil simetrikoak izango dira ahoz eta idatziz maila bera egiaztatu beharko dutenak.

45 urtetik gorakoak, salbuetsita

Euskararen normalizaziorako dekretuak zenbait salbuespen jasotzen ditu, administrazio publikoan lan egiteko hizkuntza eskakizunik bete beharko ez dutenak. Ondorengo hauek dira: 45 urtetik gorakoak; hezkuntza maila jakin bat ez dutenak –Batxilergoa, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza–; “euskara ikasteko zailtasuna duten” eta desgaitasunen bat duten pertsonak; helduei zuzendutako prestakuntza-programen bidez hizkuntza bat ikasteko “trebetasun gabezia nabarmena eta egiaztatua” duten pertsonak.

Betearazteko bermeak?

Legeak hamar urteko epea zehazten du herritarrei euskarazko arreta bermatzeko. Halere, jakiteke dago ea dekretua betearazteko zein bide zehaztu diren, eta zein oztopo izango dituen, kontuan hartuta azken urteko euskararen aurkako oldarraldi judiziala. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak osatu du dekretua, eta ziurtatu du zirrikitu judizialik gabeko testua egin nahi izan dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskarazko “parentesia linguistiko ederrak” proposatzera dator Mintzalasai festibala

Irailaren 16tik 22ra iraganen da euskararen erabilpena bultzatzeko xedez antolaturiko festibala. Baiona, Angelu eta Miarritze hirietan bideraturiko festibalaren hamahirugarren edizioa dute aurtengoa.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


2024-09-11 | Maialen Arteaga
Erantzun konplexuen alde

Garai hiper azeleratu eta likido hauetan erantzun sendoek heldulekuak eskaintzen dizkigute. Erraza da krisi garaietan halako premisa bati heldu eta zure egitea, bandera altxatzeraino. Inguruan gertatzen ari den guztia ulertzeko erantzunak behar dituzu, erantzun azkarrak; eta... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-09-10 | UEU
Aiora Eizmendi Otaegi
“Haurrek parekoekin praktikatuz ikasten dute hitanoa”

Aiora Eizmendi Otaegik (Errezil, 1997) Administrazio eta Finantzako Goi-mailako Zikloa egin zuen eta urte batzuetara Lehen Hezkuntzako Gradua egin zuen EHUn. Uztaro aldizkarian argitaratu ditu "Arnasgune bateko haurrak eta hitanoa: hastapena eta helduen begirada"... [+]


2024-09-09 | Sustatu
Informatikari Euskaldunen Biltzarrerako (azaroan 2024koa) komunikazioak aurkezteko deialdia

Azaroan izango da aurten berriz Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), UEUk bi urtean behin antolatzen duen biltzarra, eta jada komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago, urriaren 4a arte. Gaia, adimen artifiziala (AA), aurreko IEB bilkuran bezala. 2024ko edizio hau... [+]


2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


Eguneraketa berriak daude