Poloniako ultraeskuina gobernutik botatzeko aukera eskura du oposizioak

  • PiS alderdi ultrakontserbadoreko Andrzej Duda presidenteak iragarri du haren alderdiko hautagaiari aginduko diola gobernua osatzea, boto gehien jaso dituelako. Halere, ez du nahikoa izango gobernatzeko, eta aldaketa letorke Poloniako Gobernura. Azken urteetako bilakaera ikusita, herrialdea Europako potentzia gisa nabarmentzen ari da.


2023ko urriaren 16an - 14:29

Aldaketa etorri da Poloniara zortzi urteren ostean. PiS alderdi kontserbadoreak lortuko lituzke boto gehien (%36,6), domekako bozetan, astelehen goizeko azken zundaketen arabera, baina ez litzateke nahikoa izango bakarrik gobernatzen jarraitzeko, ezta Konfederazioa (%6,4) alderdi libertario eskuindarraren laguntzarekin ere. 

Oposizioak azken hauteskundeetako emaitzarik onenak lortuko lituzke, eta Sejm kamera baxuko 460 diputatuetatik 248 eskuratu. Horrela, kanpainan egindako akordioa betez gero, Donald Tusk lehen ministro ohiaren KO Koalizio Zibikoak (%31), Hirugarren Bideak (%13,5) eta Ezkerrak (%8,6) azken bi legegintzaldietako bolada kontserbadorea irauli ahalko lukete, eta Mateusz Morawiecki egungo lehen ministroa egotzi. 

Polarizazio handia egon da gizartean, eta hark eragin du sistema komunistaren amaieratik parte hartze handiena egotea, %73koa. 

Oposizioak urteak eman ditu salatzen PiSen gobernuak botere banaketa eta demokrazia higatu dituela, epaileak izendatu, telebista publikoarekiko kontrola handitu eta migratzaileekiko eta LGTB komunitatearekiko erretorika gogortu.

Hiruko bitxia egingo dute oposizioko alderdiek, baldin eta gobernua osatzeko koalizioa lortzen badute. Europako Parlamentuan PP edo Errepublikanoen (LR) familian egon arren, Tusken alderdiak zentrorantz jo du azken urteetan, baina haren aliatuetako bat, Ezkerra, sozial demokraziaren ildokoa da eta Hirugarren Bidea, berriz, zentro-eskuineko alderdi baten eta demokristauen koalizioa.

Tuskek kanpainan aldarrikatu zuen boterera helduz gero lortuko duela Europako Batzordeak zuzenbide estatuaren gainbeheragatik izoztutako 110.000 milioi euroak desblokeatzea, eta Varsovia eta Bruselaren arteko zatiketa konpontzea.

Hauteskundeez gain, lau erreferendum deitu zituen PiSek egun bererako, eta hor ere jaso du zartakoa. Oposizioak eta aktibista taldeek boikotera deitu zuten, eta parte hartzea %40koa izan denez, ez dute pasa beharrezko %50eko langa. Kritikoek salatu zuten hauteskunde kanpainetan ezartzen diren gastu mugak gainditzeko erabili zituela PiSek —erreferendumek ez daukate— eta galderak oposizioari zuzendutako kritika bezala formulatu zirela.

“Erretiratze adina berriro 67 urteetara igotzearen aldekoa zara?”, zen galderetako bat. “Ekialde Hurbileko eta Afrikako milaka legez kanpoko immigratzaile hartzearen aldekoa zara, Europako burokraziak inposatzen duen moduan?”, beste bat. Oposizioari botatako dardoak ziren, iradokitzeko hori dela egingo dutena.

“Abertzalea naiz, eta uste dut nire herrialdea aldatu egin behar dela”, esan zuen domekan 23 urteko Agatak, bozkalekuko ilaran, botoa Ezkerra-ri emango ziola gehituz. Agataren lez, 29 urteko Davidek ere boikot egin zien lau erreferendumei, “oso argi” zegoelako zein zen gobernuak bilatzen zuen erantzuna. Alderdien gehienekiko kritikoa izan arren, argi zeukan oposizioaren aldeko botoa eman nahi zuela.

60 urteko Maggiek ere muzin egin zien lau erreferendumei. Domekan, lehen biderrez bozkatu zuen Polonian, sistema sozialista indarrean zegoela joan baitzen AEBetara. “Ez naiz pertsona oso politikoa, baina uste dut gobernu aldaketak on egingo liekeela enpresa txikiei”, adierazi zuen.

Orain, negoziazioei heldu beharko diote bai batzuek eta bai besteek. Andrzej Duda presidenteak, zeina PiSekoa den, iragarri du haren alderdiko hautagaiari aginduko diola gobernua osatzea, boto gehien jaso dituelako. Kasu horretan, eta PiSeko Morawiecki jarduneko lehen ministroak beharrezko botoak lortzen ez baditu, asteak edo hilabeteak igaro daitezke oposizioak gobernua eratzeko txanda izan arte.

Europako hurrengo potentzia

Asko aldatu da Polonia azken hamarkadetan. Munduko Bankuaren datuen arabera, 1990ean, bloke sozialista desegin zenean, Ukrainaren BPG per capita (7.610$) Poloniarena baino %23 altuagoa zen (6.190$), dolare parekideetan (PPP). 2020rako, ordea, Europar Batasunean (EB) hamabost urte egon eta gero, Poloniarena (35.300$) Ukrainarena baino %169 altuagoa zen (13.100$).

Merkatu bakarrerako sarbideari zor dio zati handi bat; horrez gain, Polonia da EBtik historian diru gehien jaso duen herrialdea, kohesiorako funtsetatik. 2004an, blokean sartu zenean, %19ko langabezia tasa zeukan; gaur egun, %2 eta 3 artean dago, Europako ia baxuena.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen datuen arabera —eta prentsa anglosaxoiak aski nabarmendu du— egungo hazkunde ekonomikoari helduz gero, Poloniako batez besteko familia Erresuma Batukoa baino aberatsagoa izango da 2030erako dolare parekideetan.

Arlo ekonomikoan ez ezik, militarrean ere jauzi handia eman du herrialdeak. Armada eguneratuz joan da azken urteetan, AEBei eta Hego Koreari puntako material berria erosten, eta PiSek iragarri du Europako lur armada handiena izango duela laster.

EBko kideetatik, Polonia da Ukrainari laguntza militarra bidaltzearen alde gehien egin duen herrialdea. Lehena izan zen jetak bidaltzen, eta Alemaniari “begiak zabaltzeko” eskatu zion Morawieckik urtarrilean, Leopard tankeak bidaltzeko baimena exijitzen. “Ukraina Alemaniaren defentsa politikaren mende balego, ez litzateke existituko dagoeneko”, esan zion Der Spiegeli elkarrizketa batean.

Ohikoa da PiSek Alemaniaren aurkako erretorika erabiltzea. Iazko irailean, gobernuak 1,3 bilioi euro ordaintzeko eskatu zion, argudiatuta ez zizkiola inoiz ordaindu Bigarren Mundu Gerrako kalte ordainak. Kanpainan zehar Donald Tusk Alemaniaren agente bat dela adierazi dute hainbatetan, eta PiSeko hainbat politikarik traidore deitu izan diote.

Baina ozpindu egin da Poloniaren eta Ukrainaren arteko harremana. Ukrainak garaua Europatik esportatzeko akordioa izan arren EBrekin, haren lau mugakidek —Polonia barne— debekua ezarri zioten, garau merkeak euren herrialdeetako nekazariei kalte egiten ziela esanez. PiSek bozka gehienak landa eremuan lortzen dituenez, ez zuen nahi nekazaririk uxatu. 2019ko hauteskundeen ostean Ipsos etxeak egindako ikerketa baten arabera, nekazarien %67k bozkatu zuen PiSen alde.

Ukrainak Munduko Merkataritza Erakundean salatuko zituela iragarri zuen, eta tirabira diplomatiko batzuen ostean, Poloniak jakinarazi zuen ez ziola armamentu gehiago emango auzokoari. Ordutik, baina, egon dira saiakerak tentsioa baretzeko.

Orain, ikusi beharko da ea oposizioak lortzen duen poloniarrek hautetsontzietan eragindako aldaketa erakundeetara eramatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polonia
Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Pablo Gonzalezek salatu du torturatua, mehatxatua eta presionatua izan dela Poloniako espetxean

Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Pablo Gonzalez “berehala” askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Erromatar legioaren “hozkailua”

Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.


2023-10-03 | ARGIA
Pablo Gonzalez espainiaratzeko eskatu dute hamalau eurodiputatuk

"Pablo Gonzálezen erabateko babesgabetasun egoerak asko kezkatzen gaitu; oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen zaizkio". Hamalau eurodiputatuk (sozialdemokrata, berde eta ezkerrekoek) gutuna helarazi diote Poloniako Justizia ministro Zbigniew Zobrori... [+]


500 egun bete ditu atxilo Pablo González kazetariak

2022ko otsailaren 28an Polonian atxilotu zutenetik espetxean jarraitzen du kazetariak. Poloniar, espainiar eta euskal agintariei “kasua argitzeko” eskatu diete senitartekoek, baina salatu dute ez dutela “erantzun zehatzik” jaso. Borrokatzen eta... [+]


2023-06-20 | ARGIA
Pablo Gonzalezek espetxetik salatu du babesgabe dagoela, akusazio zehatzen faltan

Hamasei hilabete daramatza behin-behinean preso Pablo Gonzalez kazetariak Polonian, eta asteburuan bigarren bisita izan du. Oihana Goiriena bikotekideak helarazi duenez, Gonzalezi larriena iruditzen zaio ezin duela defentsarik prestatu, oraindik ez diotelako akusazio zehatzik... [+]


Pablo Gonzálezen kontrako epaiketa “laster” izatea espero duela esan du Poloniako Atzerri ministroak

Zbigniew Rau Poloniako Atzerri ministroak prentsaurreko batean egindako galderei erantzunez esan du euskal kazetariari egozten zaizkion karguak "oso larriak" direla, baina ez du aditzera eman zer den zehazki egozten zaiona. Gonzálezek 2022ko otsailetik darama... [+]


Varsoviako ghettoa latatan gordeta

Ghettoko eguneroko bizitzaren kontakizuna jasotzen ibili zen hainbat zientzialari, historialari, marrazkilari eta errabinoz osaturiko talde bat, eta dokumentazio guztia latorrizko hamar kaxatan eta hiru esne marmitatan ezkutatu zuten.


Rosa Oyarzabal
“Poloniako telebista publikoak nire bezeroa kaleratu zuen gay izateagatik eta epaiketa irabazi dugu Bruselan”

Rosa Oyarzabalek (Laudio, 1994) Bruselan lan egiten du Covington abokatu bufetean eta Poloniako estatuari irabazi dio epaiketa berriki, hango telebista publikoak langile bat kaleratu baitzuen gay izateagatik.


Eguneraketa berriak daude